16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
345
2128/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jose Manuel Ladron-Guevara Portugal jauna Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente kargutik kentzen den.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 250/2013 Ebazpenaren bidez (EHAA, 67. zk., apirilaren 9koa), Jose Manuel Ladron-Guevara Portugal jauna Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente izendatu zen.
Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jose Manuel Ladron-Guevara Portugal jauna Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau 2014ko abenduaren 31n egongo da indarrean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Donostia Unibertsitate Ospitaleari, Goierri-Urola Garaiko ESIri, eta Giza Baliabideetako zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko abenduaren 31n.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.