Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
346

2129/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Julio Arrizabalaga Aguirreazaldegui jauna Donostia Ospitaleko Biodonostiako zuzendari zientifiko kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 2292/2010 Ebazpenaren bidez (irailaren 17ko EHAA, 180. zk.), Julio Arrizabalaga Aguirreazaldegui jauna Donostia Ospitaleko Biodonostiako zuzendari zientifiko izendatu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30ko Akordioaren bidez, Donostia Unibertsitate Ospitalea Zerbitzu-erakundea kendu egiten da.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Julio Arrizabalaga Aguirreazaldegui jauna Donostia Ospitaleko Biodonostiako zuzendari zientifiko kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2014ko abenduaren 31tik aurrera sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Donostia Unibertsitate Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala