16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
347
2130/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoaren kargutik kentzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 754/2013 Ebazpenaren bidez (ekainaren 10eko EHAA, 110. zk.), Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari mediko izendatu zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez, Donostia Unibertsitate Ospitalea Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoaren kargutik kentzea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2014ko abenduaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Donostia Unibertsitate Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 31.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.