16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
351
2134/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, María Luz Marques González andrea Uribe Eskualdeko zuzendari gerentearen kargutik kentzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 3894/2009 Ebazpenaren bidez (irailaren 29ko EHAA, 187. zk.), María Luz Marques González andrea Uribe Eskualdeko zuzendari gerente izendatu zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez, Uribe Eskualdeko Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Luz Marques González andrea Uribe Eskualdeko zuzendari gerentearen kargutik kentzea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2014ko abenduaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Uribe Eskualdeari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 31.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.