Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
356

2139/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Luis Angel Gallo Estrada jauna Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Erizaintzako zuzendariaren kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 1770/2010 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 25eko EHAA, 97. zk.), Luis Angel Gallo Estrada jauna Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez, Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Luis Angel Gallo Estrada jauna Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Erizaintzako zuzendariaren kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2014ko abenduaren 31tik aurrera sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeari, Barrualde-Galdakao ESIri eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala