16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
359
2142/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Santiago Rabanal Retolaza jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen kargutik kentzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 609/2013 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 7ko EHAA, 86. zk.), Santiago Rabanal Retolaza jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente izendatu zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Akordioaren bidez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Santiago Rabanal Retolaza jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau 2014ko abenduaren 31tik aurrera sartuko da indarrean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 31.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.