Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
362

2145/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M. Elisa Gómez Inhiesto andrea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 614/2013 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 7ko EHAA, 86. zk.), M. Elisa Gómez Inhiesto andrea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M. Elisa Gómez Inhiesto andrea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2014ko abenduaren 31n sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari, Bilbo-Basurtuko ESIri eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala