Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
365

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 20koa, Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko lege-aurreproiektua jendaurrean jartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko lege-aurreproiektua prestatu du Ogasun eta Finantza Sailak; eta Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu beharko da proiektu hori.

Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta euren izaera dela-eta beharrezkoa bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Eta horren ondorioz, proiektua jendaurrean jarriko da, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eta azaldutako guztiagatik eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 18. artikuluarekin bat etorriz, honako hau.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko lege-aurreproiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, aurreproiektuaren edukia Ogasun eta Finantza Sailaren Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (www.euskadi.eus), Ogasun eta Finantza Sailaren atarian (www.ogasun.ejgv.euskadi.eus) eta Irekiaren atarian (www.irekia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 20a.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria,

ZURIÑE EMBID ZUBIRIA.


Azterketa dokumentala