Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
367

EBAZPENA, 2014ko irailaren 15ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 10eko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen lehen eta bigarren berritzeak. Agindu horren bidez, 2014-2015 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako laguntza berriak emateko eta diru-laguntza horiek berritzeko prozesua arautu eta laguntza horietarako deialdia egiten da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 10eko Aginduak, 2014-2015 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako laguntzak berritzeko eta laguntza berriak emateko prozesua arautu eta deitzen duenak, xedatutakoaren arabera, pertsonal ikertzailearen hobekuntza-programaren barruan 2012-2013 eta 2013-2014 ikasturtean eman diren diru-laguntzak berritzeko aukera dago.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa eta Selekzio Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, 2014ko ekainaren 10eko Aginduak, 2014-2015 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako diru-laguntzak arautzen eta laguntza berriak emateko eta laguntza horiek berritzeko deialdia egiten duenak, xedatutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako diru-laguntzaren lehenengo berritzea, eta honako hauek zehaztea: zein ezarpen-zentro izango duten eta zentro bakoitzak kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zenbat diru jasoko duen.

Kontratu horiek 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia hartuko dute, eta onuradunak 28.000 euro gordin jasoko ditu urtean.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako diru-laguntzaren bigarren berritzea, eta honako hauek ezartzea: zein ezarpen-zentro izango duten eta zentro bakoitzak kontratuak finantzatzeko zenbat diru jasoko duen.

Kontratu horiek 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia hartuko dute eta onuradunak 28.000 euro gordin jasoko ditu urtean.

Hirugarrena.– Berritze horien diru-laguntzak ordaintzea xedapen honen I. eta II eranskinetan aurreikusten diren aplikazio-zentroei, betiere kontratuaren kopia edo haren zabaltzearena Politika Zientifikoko Zuzendaritzan jaso eta gero.

Laugarrena.– 2014ko ekainaren 10eko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira diru-laguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari zuzenduta. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau www.euskadi.net egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 15a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala