Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
370

EDIKTUA, 130/2014 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Francisco Saro Jaureguik, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede ematen dut:

172/2014 falta-judizioaren gainean, epaia eman da. Hau dio hitzez hitz:

77/2014 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko ekainaren hamazazpia.

Nik, Raquel Colmenarejo Vicentek, Irungo Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditut Nekane Berasategui Mancisidorren aurka bideratutako 130/2014 falta-judizioaren autoak (bisita-araubidea ez betetzeagatik akusatua). Akusatzailea Ministerio Fiskala eta Ricardo Noriega Muñoz dira. Horrenbestez, Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

EPAITZA

Nekane Berasategui Mancisidor, Zigor Kodearen 618.2 artikuluko falta baten egilea denez, honako honetara kondenatzen dut: 25 egunetan, eguneko 5 euroko isuna ordaintzera. Demandatuak erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du: ordaintzen ez dituen bi kuotako, askatasunik gabeko egun bat ezarriko zaio, bai eta prozedura honetan sortutako kostuak ordaindu beharra ere.

Jakinarazi bekie ebazpen hau gainontzeko alderdiei eta Ministerio Fiskalari.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako eran formalizatu beharko da errekurtsoa aurkezteko idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), 2014ko ekainaren 17an.

Eta jasota gera dadin eta Nekane Berasategui Mancisidorri jakinarazpena egiteko balio dezan ematen dut hau, Irunen, bi mila eta hamalauko urriaren hogeita bian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala