Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
377

IRAGARKIA, 2014-717 zenbakiko espedientean egindako errekerimendua jakinarazteko dena. Errekerimendu hori Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen diren eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

2014ko abenduaren 16ko idazkiaren bidez, Jose Ramon Larracoechea Bada jaunari berak egindako eskaera bideratzeko beharrezkoa zen dokumentazioa eskatu zitzaion.

Errekerimendu hori ezin izan denez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.– Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe Bidea, 18. Erandio-Bizkaia) ager daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena emango da.

Erandio, 2015eko urtarrilaren 20a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala