Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
381

IRAGARKIA, urbanizazio-obra egikaritzeko kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Departamentu Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 001/2015/C01/B-91.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena: Krug-eko urbanizazio-lanak (I. eta II. faseak), eta hondeaketa-lanak Krug zaharrean eta AOR 24 Krug-en betetze estrukturaleko proiektua, Bilbon.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 8 hilabete:

A fasea: 4 hilabete.

B fasea: 4 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezin izango dituzte adierazitako guztizko zenbatekoak gainditu, ezta fasez faseko gehienezko zenbatekoak ere:

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 3.318.406,63 euro, BEZik gabe.

Ereduzko aurrekontua: 3.016.733,30 euro (PEC), BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: kontratuaren guztizko % 2, BEZik gabe, eta kontratuaren guztizko % 3, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa) edo www.visesa.com. Web-orrialdean.

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2015eko otsailaren 10a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da aplikagarria.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Kaudimen ekonomikoa: eskatutako fidagarritasun ekonomikoa, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Enpresak aurkeztu behar dituen urteko ikuskatutako kontuak azken ekitaldian ikuskatutakoak izan behar dute, enpresaren administrazio-kontseiluak egin behar ditu eta behin betiko ikuskaritza-txostena erantsi behar zaie.

8.– Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (90).

2) Prezioen azterketa (10).

9.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko otsailaren 11. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako atea 1-A (2. solairua) edo www.euskadi.net edo www.contratación.info web-guneen bidez.

Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 6 hilabete, eskaintzak ireki eta biharamunetik aurrera.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Data: 2015ko martxoaren 5a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: ez da beharrezkoa.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: www.visesa.com edo http://www.visesa.com/listado_concursos.asp?idioma=2.

Vitoria-Gasteiz, 2015 urtarrilaren 15a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.


Azterketa dokumentala