Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
383

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 14koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Sarien II. edizioko sarituen zerrenda argitaratzen duena.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2014ko azaroaren 19ko Ebazpenak Datuak Babesteko Sarien II. edizioaren deialdia egin zuen. Sarien xedea da esparru honetan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonei eta erakundeei ohorezko aintzatespena egitea.

Epaimahaiak hautaketa ebatzi ostean, eta deialdiko 4. oinarrian xedatutakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Datuak Babesteko Sarien II. edizioko sarituen zerrenda, honako modalitate hauetan:

– Saria datu pertsonalak babesteko eskubidearen defentsan eta sustapenean izandako puntako ibilbide profesionalari: Emilio Guichot Reina jaunari.

– Saria datu pertsonalak babesteko esparruan jardunbide onak erabili dituen Euskal Autonomia Erkidegoko organizazioari: BiscayTIK Fundazioa.

– Saria komunikabideetan edo argitalpen profesional edo zientifikoetan editatutako lan onenari: El Correo - El Diario Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 14a.

Zuzendaria,

IÑAKI PARIENTE DE PRADA.


Azterketa dokumentala