Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
387

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 16koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, 2014ko irailaren 15etik 185a bitartean «Sanea Control, S.L.» sozietateak Barakaldon emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila) banatzeko baimena ematen duena.

Ikusi da «Sanea Control, S.L.» (Ames, A Coruña) sozietateak bidali duen dokumentazioa, 2014ko irailean emandako ikastaroen garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat zen (oinarrizko maila).

Kontuan izan behar da Osasun Publikoko Zuzendaritzak 2010eko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez baimena eman ziola «Sanea Control, S.L.» sozietateari oinarrizko mailako ikastaroak emateko. Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena). Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila), ebazpen honen eranskin modura doan zerrendako pertsonei emateko agintzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 16a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.

ERANSKINA
INGURUMENERAKO ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIARAKO DIREN TRATAMENDU BIOZIDEN APLIKATZAILE TXARTELA (OINARRIZKO MAILAKOA) ESKURATZEKO BAIMENA EMAN ZAIENEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala