Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
389

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 16koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Oiartzunen, A-8 autobidearen drainatze-saretik datozen euri-urak ETSren tunelera ez sartzen uzteko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Oiartzunen, A-8 autobidearen drainatze-saretik datozen euri-urak ETSren tunelera ez sartzeko proiektua Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2014ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bitartez onartu zen.

A-8 autobidearen drainatze-saretik datozen urak direla-eta Oiartzunen, Donostiatik Hendaiara doan ETSren lineako –topoa– tunelean sortzen diren uholdeei irtenbide bat ematea da proiektu horren helburua.

Proiektuaren eraginpeko lurrak eskuratu eta ondasunak eta eskubideak kudeatu ahal izateko, proiektuan jasota geratu dira ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta desjabetzeen eranskineko partzela-planoak.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren trenbide-azpiegiturako lanak gauzatzeko nahitaezko desjabetze-prozeduraren izapideak egiteko eta ebazpena emateko, halaxe ezarrita baitago Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14.1.c) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 13.1.g) artikuluan. Azken dekretu hori, bestalde, martxoaren 1eko 8/2013 Dekretuaren eta, bigarren aldiz, abenduaren 2ko 34/2013 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta, onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta daudenean, onespenak berekin dakar –nahitaezko desjabetzearen eskakizunen eta prozeduraren ondorioetarako– proiektua bera eta horren gaineko aldaketak herri-onurakoak edo gizarte-interesekoak direla adieraztea, eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla aitortzea.

Nolanahi ere, erasandako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra proiektuaren onespenak inplizituki berekin dakarren arren, Nahitaez Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18 eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrera atera behar dela ezartzen du, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izateko, hain zuzen ere okerrik baldin badago horiek zuzentzeko eta interesdunak zein diren ondo zehazteko.

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Oiartzunen, A-8 autobidearen drainatze-saretik datozen euri-urak ETSren tunelera ez sartzen uzteko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea –ebazpen honi atxikita dago zerrenda–, ebazpen hau azken aldiz argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, hain zuzen ere okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz).

Aipatu epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Oiartzungo udaletxeko iragarki-oholean egongo da, nahi duenak aztertzeko.

Eta hala jakinarazten da, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 16a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala