Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
390

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 26koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ondoko izendapena: Arabako Lautadako lrla-Hariztiak / Robledales Isla de la Llanada Alavesa (ES2110013) Batasunaren Intereseko Lekua (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko azaroaren 3ko Aginduaren bitartez, hau erabaki da: Arabako Lurralde Historikoan Arabako Lautadako lrla-Hariztiak / Robledales Isla de la Llanada Alavesa (ES2110013) Batasunaren Intereseko Lekua (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea aldez aurreko onarpena ematea.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluarekin bat, eta apirilaren 15eko 1/2004 Legegintza Dekretuaz onartutako Natura Babesteari buruzko testu bategineko 22.2 artikuluarekin bat, jendaurrean jarri behar dira eremuaren izendapenak, honako hauek adierazita: lekuaren kartografia mugapenarekin, izendapenak justifikatzen dituzten batasunaren intereseko habitat motak eta flora eta fauna espezieak, horien kontserbazio-egoeraren balorazioa, lekua kontserbatzeko helburuak eta arauak, eta jarraipen programa.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.e) artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea honako izendapen hau: Arabako Lautadako lrla-Hariztiak / Robledales Isla de la Llanada Alavesa (ES2110013) Batasunaren Intereseko Lekua (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea; jendaurrean jarriko da, EHAAn iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, 2015eko martxoaren 27ra arte. Epe horretan, egoki irizten dien alegazioak aurkeztu ahal izango ditu edozein pertsonak.

Bigarrena.– Goragoko paragrafoetan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da bai egoitza elektronikoan: www.euskadi.eus/natura2000, bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, jendaurreko ordutegian, helbide honetan:

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila

Eusko Jaurlaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 26a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala