Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
391

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 26koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ondoko izendapena: Arabako lurralde historikoan eta Bizkaiko lurralde historikoan Arkamu-Gibillo-Arrastaria (ES2110004) eta Gorobel Mendilerroa (ES0000244) Batasunaren Intereseko Lekuak (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta Hegaztien Babes Bereziko Eremua (HBBE) izendatzea.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko urriaren 23ko Aginduaren bitartez, hau erabaki da: Arabako lurralde historikoan eta Bizkaiko lurralde historikoan Arkamu-Gibillo-Arrastaria (ES2110004) eta Gorobel Mendilerroa (ES0000244) Batasunaren Intereseko Lekuak (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta Hegaztien Babes Bereziko Eremua (HBBE) izendatzeko aldez aurreko onarpena ematea.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluarekin bat, eta apirilaren 15eko 1/2004 Legegintza Dekretuaz onartutako Natura Babesteari buruzko testu bategineko 22.2 artikuluarekin bat, jendaurrean jarri behar dira eremuen izendapenak, honako hauek adierazita: lekuen kartografia mugapenak, izendapenak justifikatzen dituzten batasunaren intereseko habitat motak eta flora eta fauna espezieak, kontserbazio-egoeraren balorazioa, lekuak kontserbatzeko helburuak eta arauak, eta jarraipen programak.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea honako izendapen hau: Arkamu-Gibillo-Arrastaria (ES2110004) eta Gorobel Mendilerroa (ES0000244) Batasunaren Intereseko Lekuak (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta Hegaztien Babes Bereziko Eremua (HBBE) izendatzea; jendaurrean jarriko da, EHAAn iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, 2015eko martxoaren 27ra arte. Epe horretan, egoki irizten dien alegazioak aurkeztu ahal izango ditu edozein pertsonak.

Bigarrena.– Goragoko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da bai egoitza elektronikoan: www.euskadi.net/natura2000, bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, jendaurreko ordutegian, helbide honetan:

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila

Eusko Jaurlaritza

Donostia kalea 1

01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 26a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala