Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
396

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 10ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak» tituluko ikasketa-planean egindako aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, xedatuta dago egiaztatuta dauden ikasketa-planak aldatzeko prozedura, behin Kalitatea Ebaluatu eta Akreditatzeko Estatuko Agentziaren (ANECA) komunikazioa jasota. Komunikazio horretan adierazten da onartzen dituela «Unibertsitate masterra: Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak» ikasketetako planean egindako aldaketak. Titulu ofizial hori Ministroen Kontseiluak 2011ko otsailaren 11n hartutako erabakiaren bidez ezarri zen, eta 2011ko martxoaren 16ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2011ko otsailaren 25eko Ebazpenaren bidez. Horrenbestez, horri guztiari jarraikiz, honako hau

EBAzten DUT:

Agindua ematea argitara dadin Euskal Herriko Unibertsitateko Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak izeneko unibertsitate masterraren ikasketa-planean egindako aldaketa, ebazpen honen eranskinean zehazten den bezala. Ebazpen honen bidez, beraz, masterraren aurreko ikasketa-plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, Estatuko Buletin Ofizialean 2011ko abuztuaren 18an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko irailaren 28an.

Ikasketa-planaren aldaketak 2014-2015 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

Leioa, 2014ko abenduaren 10a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala