Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
398

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua» tituluko ikasketa planean egindako aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, zehaztuta dago prozedura egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko, eta Kalitatea Ebaluatu eta Akreditatzeko Estatuko Agentziaren (ANECA) komunikazioa igorri du adieraziz onartzen dituela «Unibertsitate masterra: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua» ikasketetako planean egindako aldaketak (Ikasketa plan hori Ministroen Kontseiluak 2011ko otsailaren 11n hartutako akordioaren bidez ezarri, eta 2011ko martxoaren 16ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2011ko otsailaren 25ean emandako erabakiari jarraituz). Horrela, bada, horri guztiari jarraiki, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Agindua ematea argitara dadin «Unibertsitate masterra: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua» Euskal Herriko Unibertsitateko masterraren ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den bezala. Oraingo ebazpen honen bidez, beraz, masterraren aurreko ikasketa plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean 2011ko abuztuaren 20an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko irailaren 26an.

Ikasketa planaren aldaketa 2014-2015 ikasturtetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.

Leioa, 2014ko abenduaren 10a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harreman Arloko Errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala