Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
399

IRAGARKIA, Zerbitzu zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzaren Vitoria-Gasteizeko Lakua II-ko eraikineko igogailuen mantentze-zerbitzuaren espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa (2015-2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2015/024.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Lakua II-ko igogailuen mantentze-zerbitzua.

c) Loteen araberako banaketa eta kopurua: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: aurreratua.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

82.644,63 euro, BEZik gabe (100.000 euro BEZa barne) urte bietarako.

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua). M eraikina, 3. solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: pleguetan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko otsailaren 10a, 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikusi 1.b) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Prezioa: 40 puntu.

– Zerbitzuaren kalitate maila: 20 puntu.

– Konponketarako piezen eskuragarritasuna: 10 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

– Mantentze-plana: 30 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioaren araberako ponderazioa eskatzen duten irizpideei loturikoak irekitzea. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2015eko otsailaren 17a, 12:00etan.

b) Irekitze ekonomikoa. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2015eko otsailaren 26a, 12:00etan.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura (456,95 euro).

13.– Kasuan kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala