Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
402

IRAGARKIA, Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzarena, Trafiko Zuzendaritzarako datuen tratamendua egiteko zerbitzu-kontratuko administrazio-klausula zehatzen pleguko akats materialak, egitezkoak eta aritmetikoak, zuzentzeari buruzkoa (Espedientea: T-019/15).

Akats materialak atzeman dira, egitezkoak eta aritmetikoak, Trafiko Zuzendaritzarako datuen tratamendua egiteko zerbitzu-kontratuko (Espedientea: T-019/15) administrazio-klausula zehatzen pleguan (2015eko urtarrilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen). Hori dela eta, akatsa zuzendu da Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren zuzendariaren 2015eko urtarrilaren 26ko Ebazpenean ezarritako moduan (2015eko urtarrilaren 26an argitaratua, Eusko Jaurlaritzaren kontratatzailearen profilean; www.contratacion.euskadi.net).

Zuzenketa horren bitartez, eskaintzak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 11ko 10:00ak arte zabaltzen da, eta informazioa eskuratzeko azken eguna 2015eko otsailaren 10a izango da; eskaintzak irekitzeko ekitaldi publikoak 2015eko otsailaren 19ko 12:00etara («C» gutun-azalak) eta 2015eko otsailaren 26ko 12:00etara pasatu dira («B» gutun-azalak).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 26a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala