Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
405

IRAGARKIA, Honen bidez, hainbat espedienteetan Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten dira, Segurtasun Pribatuko uztailaren 30eko 23/1992 Legean xedatutakoa hausteari dagozkionak.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko argitaratzen da iragarki hau.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunek horren berri izan dezaten, bakoitzari eginiko jakinarazpenaren ondorioetarako, eta honetaz ohartarazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertzeko, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia), beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, eta, hala baderitze, prozeduran zehar erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.

2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, hasiera hori ebazpen-proposamentzat joko dela, eta azkenean, hala bada, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.

(Ikus .PDF)

Erandio, 2015eko urtarrilaren 20a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala