Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2015eko urtarrilaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
410

1//2015 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko bi kide aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da ordezkaritza handiena duten sindikatuen konfederazio eta erakundeek Batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Dena dela, Batzordean ordezkari diren erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dute; eta izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Aipatutako legearen 5. eta 7. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, UGT erakunde sindikalak aukeraketa berriak egin ditu.

Horren ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Esperanza Morales Quicios andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea, UGT erakunde sindikalak aukeratu baitu Emilia Málaga Perez andrearen ordez.

2. artikulua.– Carlos Trevilla Acebo jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, UGT erakunde sindikalak aukeratu baitu Esperanza Morales Quicios andrearen ordez.

3. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko urtarrilaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala