Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2015eko urtarrilaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
415

EDIKTUA, adopzio bati buruz bideratutako 392/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio:

133/2014 AUTOA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernandez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko uztailaren hamaika.

Demandatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Prokuradorea: Monica Durango Garcia.

XEDAPENAK

J.L.E.B-k eta A.P.B-k XXXXX adoptatzea erabaki da, eta aurrerantzean adoptatuak E–P-ren abizenak izanen ditu.

Autoa irmoa izaten denean, eman bedi testigantzak, Bilboko Erregistro Zibileko arduradunari ale bat bidaliaz –horrek inskriba dezan–, eta, bestalde, bidal bekie beste ale bat eskatzaileei eta itzuli bekizkie aurkeztutako dokumentuak, banakatuta eta testigantza-autoa jaso ostean.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Gabriela Roldan Barboza non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko abenduaren 4a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala