Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2015eko urtarrilaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 14 ZENBAKIKO EPAITEGIA
417

EDIKTUA, heriotza-deklaratzeko 1988/2014 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Patricia Bezos Toricesek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen honek, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Jesus Azurmendi Torronteguiren heriotza deklaratzeko 1988/2014-NA espedientea bideratzen ari da epaitegi honetan, Maria Azurmendi Torronteguik eskatuta. Jesus Azurmendi Torrontegui Bilbon jaio eta bertan bizi zen, eta 11 urte zituen Bilboko bere azken helbidetik azken aldiz irten zenean (Polboretxe kalea 3). 1937-02-10etik ez da haren berririk izan, eta inork ez daki non egon daitekeen. Haren berri dutenek epaitegiari jakinarazi eta entzunaldia izan dezaten argitaratzen da ediktu hau.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko azaroaren 25a.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala