Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2015eko urtarrilaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
419

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 2/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Getxoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 2/2014 prozedura bideratu da, Charito Perez Vallejos-ek eskatuta, Misael Mejia Justiniano-ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

EPAITZA

Misael Mejia Justiniano-ren aurka, Charito Perez Vallejo-ren ordez Otero prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta honako erabaki hauek hartzen ditut:

– Charito Perez Vallejo-k izango ditu XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, bi gurasoena izango da.

– Adingabekoetariko bakoitzarentzat mantenu-pentsio bat ezartzen da, hileko 150 eurokoa, zeina Charito Perez Vallejo-k hartarako izendatutako banku-kontuan ordaindu beharko den, hile bakoitzeko lehen bost egunen barruan; eta urtero eguneratu beharko da KPIk dituen aldaketekin bat etorriaz. Horretaz gain, gerta daitezkeen aparteko gastuen % 50 ordaindu beharko du Misael Mejia Justiniano-k. Honako hauek joko dira aparteko gastutzat: mediku-gastuak, odontologikoak, oftamologikoak eta Gizarte Segurantzan sartu bako antzekoak, estola-gastuak (barne direla liburuak eta eskola-materiala), ikastetxeko gastuak eta agertzen diren beste antzeko batzuk.

Prozesuko kostuei buruzko erabakirik ez da hartzen.

Jakinarazi bekie ebazpen hau Ministerio Fiskalari eta pertsonatu diren gainontzeko alderdiei.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi bekie ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkarapena zertan oinarritzen den, apelatutako ebazpena, eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 458. artikulua, Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkeran).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, diru hori zainpean jarri beharko da Epaitegi honek Banesto entitatean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Errekurtsoa aurkeztean, zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez –dagokien liburuari batu bekio–, idazkariak autoetan testigantza emanda, lehen auzialdian behin betiko epaitzen dut, eta, bestalde, aldarrikatu, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizial naizenez, guzti horren fede ematen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko abenduaren hamaseian.

Eta Misael Mejia Justiniano demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko abenduaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala