Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2015eko urtarrilaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
420

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 142/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 142/2014.

Demandatzailea: Manuel Antonio Gorjon Garcia.

Abokatua: Garbiñe Gomez Perez.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Demandatua: Ana Fernandez Diaz.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioan, epaia zen 2014-11-13an, eta honako hauek dira xedapenak:

Baiesten dut José Ignacio Otermin Garmendia epaitegietako prokuradoreak Manuel Gorjón Garcíaren izenean eta ordez aurkeztutako dibortzio-demanda, Ana Fernández Díaz-en aurkakoa. Horrenbestez, alderdien artean 2000ko uztailaren 8an egindako ezkontza desegindakotzat jotzen dut, dibortzioa dela-eta.

Ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalordeak.

Ezkontzako ekonomia-erregimena deuseztaturik geratzen da.

Guztia ere, kostuen gaineko erabakirik gabe.

Ana Fernandez Diaz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2015eko urtarrilaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala