Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2015eko urtarrilaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
422

IRAGARKIA, «Urdaibai biosfera erreserbako horniduraren lurralde ekintzako plana» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (URA/009A/2014 espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/009A/2014.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: Urdaibai biosfera erreserbako horniduraren lurralde ekintzako plana.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2014ko azaroaren 3koa, 209. zk.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun mila (200.000) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko abenduaren 12a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2015eko urtarrilaren 13an.

c) Kontratista: Fulcrum Planificación, Análisis y Proyectos, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta zazpi mila, laurehun eta hogeita hamazortzi (107.438) euro, BEZa kontuan izan gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 19a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala