Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2015eko urtarrilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
435

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 23koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 3 zk.ko Epaitegian 324/2014-C prozedura laburrean jarraitzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegiak eskatu zuen 324/2014-C prozedura laburrean jarraitzen ari den Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea igortzea (PCA 525-2014-X). Errekurtso hori 01528 lanbide zenbakia duen Ertzaintzaren funtzionarioak aurkeztu zuen Segurtasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 10eko Aginduaren aurka. Agindu horrek ezetsi egin zuen Segurtasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 27ko Ebazpenaren aurkako gora jotze errekurtsoa. Esan beharra dago Segurtasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpenak Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategorietarako behin betiko lanpostu-esleipena egiten zuela; hain zuzen, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran izendapen askeko sistemaren bidez hornitu beharrekoak. Bestetik, Administrazioarekiko eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 27ko Ebazpenak Ertzaintzako Superintendente, Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak ematen zituen 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenak deitutako prozeduran.

Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrekin emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez deialdia egin zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategorietako lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedurarako, eta; besttaldetikk, Superintendente, Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (EHAAren 235. zk, 2013-12-11koa).

Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak epatzea, egoki baderitzote, 324/2014-C prozedura arruntean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegian, ager daitezen eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 23a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala