Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2015eko urtarrilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
436

EDIKTUA, 1538/2013 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 1538/2013 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Bilboko Malmasin kaleko 1. zk-ko Jabekideen Erkiegoa.

Abokatua: Alberto Ruano Alcubilla.

Prokuradorea: German Apalategui Carasa.

Demandatua: Natalia Gomez Tejada.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Begoña Amann Subinasek, Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen aldetik, hau

Fede ematen dut:

1538/2013 hitzezko judizioan, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratu Mª Eugenia Viguri Arribas andreak, 2014ko uztailaren hogeita batean.

Natalia Gomez Tejada non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta, gainera, aditzea ematen zaio ezen ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Idatziz aurkeztu beharko du errekurtsoa, epaitegi honetan, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea izango du, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan, bestalde, honako hauek adierazi beharko ditu: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko abenduaren hogeita bederatzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala