Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2015eko urtarrilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
444

IRAGARKIA, Alokabideren lurralde-bulegoetan harrera zerbitzua eskaintzeko kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Alokabide, EA (Alokabide).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Alokabideren Kanpo eta Arreta Komunikazioaren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 002/2015/C15/OACS.

2.– Kontratuen xedea.

a)Xedearen deskribapena: Alokabideko lurralde-bulegoetan bezero, hornitzaile eta erakundeentzako harrera zerbitzua emateko kontratua.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna:

Zerbitzuaren iraupena bi (2) urtekoa izango da, eta beste urtebetez luzatu daiteke.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 142.000, BEZik gabe.

Sektore publikoko kontratuei buruzko azaroko 14an 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 88. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, gehieneko kontratazio-epean (luzapenak barnean hartuta) zerbitzua egiteko zenbatekoa 468.600, eurora (BEZik gabe) iritsiko dela kalkula daiteke. Zenbateko hori prozedura publikoki jakinarazteko eta lizitatzaile posibleei informazioa emateko baino ez da adierazten, eta horrek ez du esan nahi Alokabidek ezein momentutan halako gastu-konpromisorik bere gain hartuko duenik.

5.– Bermeak.

Behin betiko bermea: esleitutako kopuruaren % 5.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «ALOKABIDE, EA» sozietate publikoa (Alokabide) edo www.alokabide.euskadi.eus/perfil-contratante; www.alokabide.eus o www.euskadi.net

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2015eko martxoaren 2a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Beste baldintza batzuk: gaitasun teknikoari edo profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, administrazio-klausulen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

8.– Esleitzeko irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (62,5).

2) Eskaintza teknikoa (37,5).

9.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko martxoaren 3a. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioa dutela.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua. Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaeren onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Eguna: 2015eko martxoaren 13a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia noiz bidali den «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera»: 2015eko urtarrilaren 22a.

13.– Deialdiari buruzko informazioa biltzen duen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: www.alokabide.eus edo www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 22a.

Alokabideko Zuzendari Nagusia,

IRUNE BERASALUZE LAZKANO.


Azterketa dokumentala