Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2015eko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
449

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 766/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 766/2013 prozedura arrunta bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Textiles e Impresiones Bilbotex, S.R.L. sozietateak eskatu du judizioa, Gestion y Desarrollo de Negocios, S.L. eta Saldos Inversiones, S.L. sozietateen aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

98/2014 EPAIA

Epailea: María Angeles Filloy Rubio andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko maiatzaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Textiles E Impresiones Bilbotex, S.R.L.

Abokatua: Miguel Angel Alonso Fernandez.

Prokuradorea: German Ors Simon.

Alderdi demandatua: Gestion y Desarrollo de Negocios, S.L. eta Saldos Inversiones, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten da Ors prokuradoreak Textiles e Impresiones Bilbotex, S.R.L.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Gestion y desarrollo de Negocios S.L.ren eta Saldos Inversiones-en aurkakoa. Hori dela eta, demandatu horiek kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan 34.994,51 euro eta interpelazio judizialetik aurrerako legezko interesa ordaintzera; kostuak ere demandatuek ordaindu beharko dituzte.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..................... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Gestion y desarrollo de negocios, S.L. eta Saldos Inversiones, S.L. demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko maiatzaren hamalauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala