Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2015eko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
450

EDIKTUA, 1428/2013 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1428/2013 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Talleres Beltran y Arana, S.A.

Abokatua: Pedro Luis Elvira Gomez de Liaño.

Prokuradorea: Patricia Sanchez Sobrino.

Demandatua: IARI Construcciones, S.L.

Gaia.

Judizio horren gainean, 242/2014 epaia eman zen 2014-12-15ean. Hau dio epaitzak:

242/2014 EPAIA
EPAITZA

Talleres Beltrán y Arana, S.A.ren izenean eta ordez Sánchez prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten da; eta IARI Construcciones, S.L. honako hauek ordaintzera kondenatzen da: lau mila seiehun eta hamazortzi euro eta laurogeita zortzi zentimo (4.618,88); demanda aurkeztu zenetik harako interes legezkoak, bi puntutan gehituak, eta prozesuko kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 0005001274 (oharrak: 0072 0000 08 1428 13). Diru-sarreraren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

IARI Construcciones, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala