Lehendakaritza

Market Analyst / Goi Mailako Enpresa Teknikaria / Merkataritza Teknikaria lanpostu bat hutsik Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan

2014/02/17 - 2014/03/10
Inprimatu
Estados Unidos de América
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza
Lehiaketa:
Market Analyst / Goi Mailako Enpresa Teknikaria / Merkataritza Teknikaria lanpostu bat hutsik Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan
Lanpostua:
Goi Mailako Enpresa Teknikaria / Merkataritza Teknikaria / Market Analyst
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

1.- Egitekoa eta eginkizunak


1.1. Lanpostuaren egitekoa: Ordezkaritzaren zerbitzuak eskatzen dituzten erakunde publiko zein pribatuei informazioa ematea Estatu Batuetan abiarazi nahi dituzten proiektuak egin ahal izateko bete behar dituzten pauso eta eskakizun garrantzitsuei buruz, eta laguntza ematea proiektuak behar bezala bideratzeko, sustatzaileekin bat etorrita, herrialde horretako erakunde publiko eta pribatuen aurrean beharrezko eragiketak egiteko orduan.

1.2. Eginkizun nagusiak:

a)  Ongi ezagutzea Estatu Batuetako egitura-politikoa, administrazio-egitura eta funtzionamendua.

b)  Herrialde horretan hainbat jardueretarako gauzatzen diren prozeduren berri izatea, hala nola, lizitazio publikoetarako, enpresak ezartzeko, lankidetza-akordioak formalizatzeko eta
diru-laguntza publikoak lortzeko.

c)  Etengabeko harreman-ildoak ezartzea Estatu batuetako erakunde-eragile ekonomikoekin (Merkataritza Ganbera, esate baterako), unibertsitateekin, fundazioekin eta bestelako erakunde publiko eta pribatuekin, baldin eta ekonomiari eta merkataritzari buruzko informazio garrantzitsua eta espezializatua eman badezakete EAEko eragileekin truke-proiektuak auzatzeko.

d)  Behar adina harreman ezartzea Estatu Batuetako erakunde publiko zein pribatuetako maila teknikoekin Ordezkaritzak sustatutako proiektuak gauzatzeko, bai eta EAEko eragileek abian jarri nahi dituztenetarako ere.

e)  Informazioa lortzea Estatu Batuetako administrazio publikoen jardunari buruz, EAEko eragileentzat interesgarria izan daitekeen neurrian.

f)  Informazioa bildu eta EAEko erakunde publiko eta pribatuen esku jartzea Estatu Batuetan proiektuak kudeatzearekin eta izapidetzearekin lotutako alderdiei buruz, EAEko eragileek hala eskatzen dutenean.

g)  EAEri buruzko informazioa bildu eta Estatu Batuetako pertsona edota erakundeen esku jartzea baldin eta, proiekturen bat abiarazte aldera, informazio hori behar badute.

h)  EAEko erakunde publiko edo pribatuekin, eta, oro har, euskal enpresa-sarearekin lankidetza-ekintzak egin daitezkeen jarduera-eremuak hautematea, batetik, eta eragile horiei beharrezko informazioa helaraztea, bestetik, proiektuak aztertu eta, dagokionean, abian jartzeko.

i)   Beharrezko laguntza ematea sinatzen diren lankidetza-akordioak behar bezala gauza daitezen.

j)   Euskal enpresek Estatu Batuetako enpresekin abian jarri dituzten bitartekotza-proiektuen garapenean laguntzea.

k)  Euskal erakunde eta enpresei laguntzea Estatu Batuetako erakunde eta enpresak identifikatzen eta horiekin harremanetan jartzen.


l)   Ordezkaritzak, Estatu Batuetan euskal interesak defendatzeko bere eginkizun nagusiaren barruan, abian jartzen dituen ekintzetan parte hartzea. 

m)  Euskadiren Estatu Batuetako ordezkariak erabaki ditzakeen bestelako ekintzak.

 

Titulazioa:

Honako goi mailako lizentziaturaren bat:

  • Zuzenbidea
  • Enpresen Administrazioa
  • Ekonomia
  • Industri Ingenieriza edo baliokidea
  • Nazioarteko Merkataritza

Hizkuntza eskakizuna:

Ingelesa eta gaztelania menderatzea

Ingeles-ezagueraren egiaztapena hiru modutan egin ahalko da: dagokion titulua aurkeztuz, berariaz deitutako ezaguera-probak gaindituz edo elkarrizketan; izan ere, Epaimahaia izango da eskumeneko agintea erabakitzeko hautagaiak duela deialdi honetan eskatzen den ingeles-maila.



 

 

Beste baldintza batzuk:

- Estatu Batuetako lan-araudiak urtebete baino gehiagoko lan-kontratu bat sinatzeko eskatzen dituen baldintzak betetzea.

- Bi urteko esperientzia, gutxienez ere, lanpostuarekin lotutako eginkizunetan (edozein herrialdetan, enpresa publiko zein pribatuetan).

 

Oharrak:

Estatu Batuetan indarrean dauden lan arloko arauen mende egongo da kontratua.

Eskabidea eta alegatutako agiriak horrela aurkez daitezke:

- Aurrez aurre, helbide honetan:

   Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza:

   820 Second Avenue Diplomat Building, Suite 13B

   New York, 10017 (USA). Tel: (+1) 646 368 6040

   Ordutegia:  Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik  arratsaldeko 5:00etara.


- Posta arruntez, helbide horretan bertan


- Posta elektroniko bidez, helbide honetara:  hhrr.usa@ej-gv.es

 

Eskabide eredua

Eskabide eredua WORD
 

Eskabideak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 17tik 2014ko martxoaren 10era, biak barne.

 
Onartzea
Elektronikoa:

Tokia, epea eta eskabideak aurkezteko moduak:

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskabide eredua, alegatutako agiriekin batera, posta elektroniko bidez helbide honetara bidali behar da: hhrr.usa@ej-gv.es

 

Eskabide eredua

Eskabide eredua WORD

 

Gogora ezazu deialdi oinarrietan eskatu diren agiri guztiak eskaneatuta erantsi beharko direla.

 

Eskabideak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 17tik 2014ko martxoaren 10era, biak barne.

 

 


 

 

 

Aurrez aurrekoa:

Tokia, epea eta eskariak aurkezteko moduak:

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskabide eredua eta alegatutako agiri guztiak eskaneatuta bidali behar dira posta arruntez behean esandako helbidera.

Helbide honetan bertan aurrez aurre ere eman dezakezu dokumentazio guztia.

 

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza:

820 Second Avenue Diplomat Building, Suite 13B

New York, 10017 (USA). Tel: (+1) 646 368 6040

Ordutegia:  Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik  arratsaldeko 5:00etara.

 

Eskabide eredua

Eskabide eredua WORD

 
Eskabideak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 17tik 2014ko martxoaren 10era, biak barne.

Deialdia
egutegia:
  • 2014/02/17 - 2014/03/10 null
otsaila 2014 >>
igalasazogorlr
             1
 2 3 4 5 6 7 8
 9101112131415
16171819202122
232425262728  
<< martxoa 2014
igalasazogorlr
             1
 2 3 4 5 6 7 8
 9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031