Lehendakaritza

Administrative Assistant / Idazkaritzako Langile lanpostu bat hutsik Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan

2014/02/17 - 2014/03/10
Inprimatu
Estados Unidos de América
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza
Lehiaketa:
Administrative Assistant / Idazkaritzako Langile lanpostu bat hutsik Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan
Lanpostua:
Idazkaritzako Langilea / Administrative Assistant
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

1. Egitekoa eta eginkizunak

1.1. Lanpostuaren egitekoa: Ordezkaritzako idazkaritza-,administrazio- eta kontabilitate-eginkizunak gauzatzea.

1.2. Eginkizun nagusiak:

a)  Ordezkaritzako idazkaritza-, administrazio- eta kontabilitate-eginkizunak gauzatzea.

b)  Jendeari arreta ematea eta harrera-lanak.

c)  Telefono bidezko arreta.

d)  Jakinarazpenak bidali eta jasotzea.

e)  Agenda, bilerak eta bidaiak antolatzea.

f)  Gutunak, agiriak, txostenak eta komunikazioak mekanizatzea.

g)  Fitxategiak eta dokumentazioa erregistratu eta antolatzea.

h)  Kontu- eta administrazio-kudeaketa    

i)   Euskadiren Estatu Batuetako ordezkariak erabaki ditzakeen beste ekintza batzuk

 

Titulazioa:

Honako ikasketaren bat:

Idazkaritzako Goi Mailako Teknikaria, Administrazio Kudeaketako Teknikaria, B.A. (Bachelors degree in arts), edo baliokidea

 

Hizkuntza eskakizuna:

Ingelesa eta gaztelania menderatzea

Ingeles-ezagueraren egiaztapena hiru modutan egin ahalko da: dagokion titulua aurkeztuz, dagozkion ezaguera-probak gaindituz edo elkarrizketan; horrela, Epaimahaia izango da hautagaiak deialdi honetan eskatzen den ingeles-maila duela erabakitzeko aginte eskumenduna.

Beste baldintza batzuk:

- Estatu Batuetako lan-araudiak urtebete baino gehiagoko lan-kontratu bat sinatzeko eskatzen dituen baldintzak betetzea.

- Urtebeteko esperientzia lanpostuarekin lotutako eginkizunetan.

 

Oharrak:

Estatu Batuetan indarrean dauden lan arloko arauen mende egongo da kontratua.

Eskabidea eta alegatutako agiriak honela aurkez daitezke:

- Aurrez aurre, helbide honetan:

  Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza:

  820 Second Avenue Diplomat Building, Suite 13B

  New York, 10017 (USA). Tel: (+1) 646 368 6040

  Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 5:00etara


- Posta arruntez, helbide horretan bertan


- Posta elektroniko bidez, helbide honetara: hhrr.usa@ej-gv.es

Eskabide eredua

Eskabide eredua WORD

Eskabideak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 17tik 2014ko martxoaren 10era, biak barne.

 

 
Onartzea
Elektronikoa:

Tokia, epea eta eskabideak aurkezteko moduak:

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskabide eredua, alegatutako agiriekin batera, posta elektroniko bidez helbide honetara bidali behar da: hhrr.usa@ej-gv.es

Eskabide eredua

Eskabide eredua WORD

Gogora ezazu deialdi oinarrietan eskatu diren agiri guztiak eskaneatuta erantsi beharko direla.

Eskabideak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 17tik 2014ko martxoaren 10era, biak barne.

Aurrez aurrekoa:

Tokia, epea eta eskariak aurkezteko moduak:

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskabide eredua eta alegatutako agiri guztiak eskaneatuta bidali behar dira posta
arruntez behean esandako helbidera.

Helbide honetan bertan aurrez aurre ere eman dezakezu dokumentazio guztia.

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza:

820 Second Avenue Diplomat Building, Suite 13B

New York, 10017 (USA). Tel: (+1) 646 368 6040

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 5:00etara.


Eskabide eredua

Eskabide eredua WORD

 

Eskabideak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 17tik 2014ko martxoaren 10era, biak barne.

 

Deialdia
egutegia:
  • 2014/02/17 - 2014/03/10 null
otsaila 2014 >>
igalasazogorlr
             1
 2 3 4 5 6 7 8
 9101112131415
16171819202122
232425262728  
<< martxoa 2014
igalasazogorlr
             1
 2 3 4 5 6 7 8
 9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031