Plangintza antolaketa-tresna bat, eta tresna horren bidez, edozein erakundetan aurretik identifikatutako helburu batzuk lortzeko erabil daitezkeen baliabideak ordenatu nahi dira. Tresna horren bitartez, erakundearen helburuak ezartzen dira eta helburu horiek erdiesteko egoki diren jardunbideak finkatzen dira. Alde horretatik, plangintza eta programazioa koordinazioaren printzipio konstituzionala betetzeko erabilitako tekniken artean kokatzen dira.
Eusko Jaurlaritzak tresna informatiko bat ezartzeko prozesuan murgilduta dago, tresna horretan Jaurlaritzaren planifikazioa eta jarraipena oinarritzen dira eta Gobernu Plana izena du. Tresna honetan bat egiten dute gobernu izaera duen planifikazioa, Jaurlaritzako sail bakoitzaren planifikazioa eta sail arteko eta erakunde arteko planak. Tresna horretan zabalduko dira ildo estrategikoak, helburu estrategikoak, jarduerak eta adierazleak. Barne tresna bat da eta legegintzaldi honetan ezarri diren konpromisoak bete diren edo ez jakiteko aukera ematen du, eta informazioa ematen du politika publikoak ebaluatzeko eta herritarrei kontuen berri emateko.
IX. legegintzaldiko gobernu izaerako planifikaziorako, Jaurlaritzaren Kontseiluak hauek onartu ditu:
IX. legegintzaldirako gobernu jarduera modura planifikatuta dagoen guztia eskematikoki honako dokumentu honetan ikusi ahali zango da:
IX. legegintzaldiko Legegintza Egutegia osatuko zuten legegintza proiektuen multzoa prestatzeko, 2009ko uztailaren 21eko Gobernu Kontseiluak “Legegintza egutegia”ren jarduerak prestatzeko erabakia hartu zuen:
IX. legegintzaldiaren Legegintza egutegia onartzeko, 2009ko azaroaren 17ko Gobernu Kontseiluak “2009/2013 IX. Legegintzaldiaren Legegintza Egutegia” onartzen duen erabakia onartu zuen:
Legegintza egutegiaren jarraipenerako dokumentuak onartzeko eta Eusko legebiltzarrera bidaltzeko:
IX. Legegintzaldiaren egitasmo eta jarduera esanguratsuen egutegia osatuko zuten gobernu plan guztiak eta jarduera esanguratsuak prestatzeko, 2009ko abenduaren 22ko Gobernu Kontseiluak “2009-2013 IX. Legegintzaldiko Plan eta Jarduera esanguratsuen egutegia” egiteko prestakuntza jarduerak onartu zituen.
Plan eta jarduera esanguratsuen egutegia onartzeko, 2010eko apirilaren 13ko Gobernu Kontseiluak "2009-2013 IX. Legegintzaldiko Plan eta Jarduera Esanguratsuen egutegia" onartu zuen:
IX. legegintzaldiaren Plan eta Jarduera esanguratsuen egutegiaren jarraipena egiteko dokumentuak onartzeko eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko:
Eusko Jaurlaritzak IX. Legegintzaldi honetan gobernu ireki eta garden baten alde egin du, Jaurlaritzaren kudeaketa konpromisoen aurrerapenen berri emateko herritarrei . Horretarako, jarraian informazio fitxa batzuk erakutsiko ditugu IX. Legegintzaldia osatzen duten egutegietako lege proiektu, gobernu planen eta jarduera esanguratsuen aurrerapenen eta edukien egoeraren berri emateko: