Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Koordinaziorako Idazkaritza
 
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Lehendakaritza Saila

Lehendakari

Patxi López Álvarez

Nafarroa kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Informazio telefonoa: 012

Idazkaritza Nagusiak

 

  • Lehendakaritzako Idazkari Nagusia -  José Manuel Salinero Feijoo jauna
  • Koordinaziorako Idazkari Nagusia -  Virginia Múgica Conde andrea
  • Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia - Guillermo Echenique González jauna
  • Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkari Nagusia - Antonio Unzalu Garaigordobil jauna
  • Komunikaziorako Idazkari Nagusia - Emilio Alfaro Martínez jauna

 

Sailaren Eginkizunak

 

1.- Autonomia Estatutuak, Jaurlaritzaren Legeak eta beste lege-xedapen batzuk lehendakariari ematen dizkioten egitekoak bete ahal izateko, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organoen laguntza izango du Lehendakariak. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura eta egitekoak Dekretu-bidez zehaztuko dira. Jaurlaritzaren Lehendakaritzak honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Jaurlaritzaren akzioa koordinatzen lehendakariari laguntza ematea.
b) Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste instituzioekiko harremanak eta komunikazioak.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioen arteko lankidetza, koordinazioa, plangintza bateratua eta artikulazioa bultzatzea eta garatzea.
d) Politika publikoen definizio, koordinazio eta exekuzioan euskal gobernantza publikoa diseinatu eta aplikatzea.
e) Autonomiaren garapenerako politika eta, xede horretarako, sailen jarduerak koordinatzea.
f) Jaurlaritzaren Idazkaritza.
g) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
h) Jaurlaritzaren bozeramailetza.
i) Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika
komunikabideen aurrean; eta teknologia berriei eta multimedia ekoizpenari buruzko politika.
j) Gizarte- eta erakunde- harremanak.
k) Jaurlaritzaren politika ondorengo gaietan: Europar Batasuna, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza, eta euskal gizataldeak eta euskal etxeak.
l) Euskadiren ordezkaritza- eta proiekzio-politika kanpoan.
m) Generoaren aukera-berdintasunerako politika.

Araudia



175/2011 Dekretua, uztailaren 26koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzen duena (EHAA 149; 11-08-08).
39/2011 Dekretua, martxoaren 22koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen Dekretua aldatzeko dena (EHAA 59;11-03-25).
1/2010 Dekretua, urtarrilaren 12koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena (EHAA 11; 10-01-19).
20/2009 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren  Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duena (EHAA 161;09-08-4).
20/2009 Dekretua, maiatzaren 8koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena (EHAA 86;09-05-9) .

2.- Entidades del sector público:

 - Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea administrazio-erakunde autonomoa Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita dago Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez, Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko otsailaren 5eko 2/1988 Legean ezarritakoaren arabera.

- Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko erakunde publikoa Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita dago Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez, erakunde hori sortzeko 5/2008 Legean ezarritakoaren arabera.

3.- Halaber, Lehendakaritzari atxikita daude, eraketa-arauetan ezarritako baldintzetan, honako organo hauek:

a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua, Lehendakariaren apirilaren 17ko 1/2007 Dekretuak sortu eta arautua.
b) Publizitateari buruzko Sailarteko Batzordea, apirilaren 18ko 151/1989 Dekretuak sortua.
c) Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea, abuztuaren 31ko 127/2007 Dekretuak arautua.
d) Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea, apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak arautua.
e) Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordea, Garapenerako Lankidetzari buruzko 1/2007 Legeak sortu eta martxoaren 24ko 71/2009 Dekretuak arautua.
f) Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua, Garapenerako Lankidetzari buruzko 1/2007 Legeak sortu eta irailaren 16ko 158/2008 Dekretuak arautua

Azken eguneratzea: 2011/08/09