|
Koordinazioa administrazio jardueraren printzipio bat da, Konstituzioaren 103. artikuluan onartutakoa eraginkortasunaren, hierarkiaren, deszentralizazioaren eta deskontzentrazioaren printzipioekin batera. Koordinazioak zatien edo azpisistemen aniztasuna integratu nahi du sistema osoan, kontraesanak, bikoizketak eta batak bestea estaltzea saihestuz erakunde beraren barruan.
Printzipio hori gauzatzeko, Euskadiko erakunde eta sail arteko lankidetza, koordinazio eta baterako plangintza harremanak bultzatu eta garatu behar dira.
Gobernua ekintza baterakorantz bideratzeko, sailen arteko koordinazio estrategiak eta elkarrekin lan egiteko jardunbideak argi eta zehatz bildu behar dira.
|