Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Koordinaziorako Idazkaritza
 
Gobernantza
 

Alor publikoan, Gobernantza kontzeptuak erakunde, mekanismo, prozesu eta harremanen gunea kudeatzeko formulak adierazten ditu; horien bidez, taldeek eta herritarrek beren interesak bideratu eta elkarri nahiz gobernuko erakundeei eragiten diete. Gobernantzaren oraingo kontzeptuak, administrazio publikoak antolatzeko eta jarduteko ohiko ikuspegia jasotzeaz gain, administrazio horien eta gizarte zibilaren arteko elkarreragina ere biltzen du, pertsonak hartzen baititu gobernu jardueraren xedetzat eta partaidetzat.

Gobernantzaren inguruko adierazpena eta planteamenduak herritarren aurrean erakunde publikoek duten legitimitate demokratikoaren berrespena bilatzeari lotuta daude; horretarako, jarduera publikoan lortu beharreko araudi-printzipioak hartu eta horiei bide eman behar zaie:  parte-hartzea, gardentasuna, erantzukizuna, legearen agintea, oinarrizko eskubideen errespetua, eraginkortasuna, zuzentasuna, adostasuna, plangintza estrategikoa... Hori kontuan hartzeak eragin du, oro har, gobernantzaren kontzeptua "on" adjektiboari lotzea:
 "gobernantza ona" edo "good governance".
 
Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiaren egitekoen artean dago euskal gobernantza publikoa ezartzea Jaurlaritzaren politika publikoak zehaztu, koordinatu eta burutzeko.

Europako Gobernantzari buruzko Liburu Zuria. (pdf - 201 KB) (gazteleraz bakarrik).
Hacia un sistema de gobernanza en Euskadi azterlanaren laburpena (89. orrialdetik aurrera) (pdf - 927 KB) (gazteleraz bakarrik).

Azken eguneratzea: 2010/07/05