Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Koordinaziorako Idazkaritza
 
Egitasmo eta jarduera esanguratsuak
 

Ecoeuskadi 2020 – Garapen iraunkorrerako modelo berrirantz

Ecoeuskadi 2020 zeharkako izaera duen erreminta bat da; errekurtsoen kontsumoa gutxituko duen eta herrialdearen zentzuzko garapena ahalbidetuko duen garapen iraunkorrerako modelo baterantz abiatzeko pentsatuta dagoen erreminta. Horren bitartez aldaketa bultzatuko dugu, hazkunde ekonomikoaren, gizarte ongizatearen eta gure ingurumen aktiboen zaintza era egokian lotuta egotea bilatzen duen ekonomia berri horretarantz aldaketa, hain zuzen ere.

Gizarte eta ekonomia eragileak: Ekonomiaren eta gizartearen esparruko Euskadiko 300 eragilek baino gehiagok parte hartuko dute topaketa hauetan, etorkizuneko eszenatoki iraunkorragoetara pasatzea bermatuko duen ibilbide-orria osatzen laguntzeko.

Gazteak:  Etorkizuneko belaunaldiek era badute lekua hausnarketa horretan, lantegi horietan parte hartuko duten unibertsitate-elkarteen bidez.

Herritarrak: Irekia, Facebook eta Twitter bezalako guneetan irekitako kanal desberdinen bitartez parte hartu dezaketela ahaztu gabe.

 

Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Plana 2010-2011

 

Planaren xedea euskal herritarren artean askatasuna eta bizikidetza bermatzeko erakunde demokratikoen sistema defendatu eta onartzea sustatzea da. Halaber, tolerantzia eta aniztasuna onartzea Euskadi askea eta demokratikoa osatzen duten elementuak direla aldarrikatzen du.

Plana indarkeria deslegitimatzera, Zuzenbide Estatuarekiko begirunea sustatzera eta biktimen memoria gizartean barneratzera bideratutako gizarte-aldaketak eragitea beharrezkoa delako sortu da.

Gobernu Kontseiluak ekainaren 8an onetsi zuen eta Eusko Legebiltzarrera bidali zen eta ekainaren 9an Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren nahiz Hezkuntzaren arloetako Legebiltzar Batzordeen aurrean aurkeztu zen.

 

2015erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana

 

Eusko Jaurlaritza buru ari da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berria prestatu eta onesteko prozesuan. Gobernu ekintza planifikatu nahi da horren bidez 2015. urtea arte arlo horretan. Izan ere, gure Gizarteak lortutako ongizate eta bizi-kalitate mailak bermatu eta haietan aurrera egiteko funtsezko oinarria baita hori.   

Plana ez da ekintza bakartua Eusko Jaurlaritzaren estrategien artean; aldiz, beste ekintza eta ildo estrategiko askorekin lotzen da, bai Euskal Administrazio guztietan bai Estatuaren zein  Europako Batasunaren Administrazio Orokorrean.
 
Horregatik, prozesu parte-hartzailea diseinatu da ZTBP 2015 prestatzeko, euskal eragile nagusiak, enpresak eta enpresa-kolektiboak, clusterrak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen eragile guztiak nahastu ahal izateko horretan, horiexek baitira planifikazio horren protagonista nagusiak, arloan ardurarik duten administrazio guztiekin batera.      

Gizartearen ekarpenak, baita arloan jantzita dauden euskal eragile guztienak ere, egungo lan-taldearen bidez bideratuko dira. Eztabaida eta gogoetarako oinarrizko material gisa, joan den abenduaren 10ean, ostirala, BEC-en egin zen foroan entregatutako agiria gehitzen da. Plan berriarentzako aurretiaz ezarritako helburu eta estrategiak aurkeztu ziren plana bera bultzatzea xede zuen foro horretan. Handik sortutako ideiak eta ateratako ondorioak ere (150 pertsonak baino gehiagok egin zuten ekarpena horretan) argitaratu egingo dira, eta agiria parte-hartzaile guztion eskura izango da elkarlanean eta ideia-trukaketan oinarritutako plataforma horretan.       

ZTBP 2015 berriari buruzko ekarpenak talde honetan irekitako 2 blogen bidez egin daitezke, euskaraz zein gaztelaniaz

Eskerrik asko zuen ideiengatik. Bitartean, jaso ezazu agur bero bat


Azken eguneratzea: 2011/01/20