Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Koordinaziorako Idazkaritza
 
Aurkezpena
 

Jardun arlo honen ardura da gobernu ekintzaren lanketa koordinatzea eta horri jarraipena egitea, sailen arteko koordinazio estrategiak eta elkarrekin lan egiteko jardunbideak argi biltzea, berrikuntzarako eta kalitatea hobetzeko ereduak garatuz Euskal Gobernantza Publikoa ezartzea, politika publikoak ebaluatzea, eta gobernu onerako sistemak ezartzea 

Beraz, alor honetako proiektu nagusiak honako hauek izango dira:

  • Koordinazioa bera: Arlo arteko koordinazioa bultzatzea Administrazioak eraginkor funtzionatzen laguntzeko, eta koordinazio estrategiak eta lan egiteko jardunbideak argi biltzea Gobernu ekintza baterakoa izan dadin.
  • Plangintza: Legegintza Egutegia eta Plan eta Jarduera esanguratsuena landu eta horien jarraipena egin, horietan gauzatzen baita  legegintzaldi honetarako gobernu ekintza.
  • Gobernantza: Gobernantzaren printzipioak ezarri Euskal Autonomia Erkidegoko organoen eguneroko zereginean.
  • Ebaluazioa: Esparru publikoa ebaluatzeko kultura indartu eta sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.


Azken eguneratzea: 2010/06/30