Really Simple Syndication (RSS) webgune batetik albisteak bidaltzeko sistema automatizatua da eta atari horretan argitaratzen diren berriak berehala jasotzeko aukera ematen dizu.
Zer eskaintzen dizu atari honek?
Sistema honi esker, atari honek hainbat kanal eskaintzen dizkizu; hartara, kanal horietan izena emanda, atarian aireratzen diren eduki berriak zein diren jakinaraziko dizu. Informazio hori feed izenarekin da ezagunagoa.
Irakurtzeko programa automatikoki konektatuko da atariarekin, nabigatzailerik zabaldu beharrik izan gabe, albiste berriak bilatuko ditu eta loturen zerrenda erakutsiko dizu, titulu eta guzti. Interesatzen zaizkizunetan klik egiten baduzu, atarira sartuko zara informazio zabalagoa lortzeko.
Nola erabili zerbitzu hau?
1
Feed Reader edo albiste irakurgailu bat behar duzu.
Nabigatzaile nagusien (Explorer 7, Firefox y Opera) bertsio berriek markagailu dinamikoen bidez izena ematea ahalbidetzen dute. Hortaz, horietako bat erabilita, ez duzu programa berririk instalatu beharko zure ordenagailuan.
Dena dela, merkatuan asko daude, eta gehienak doakoak eta instalatzeko errazak dira. Hona hemen horietako batzuk:
Musika eta zinema; Jaiak eta tradizioak; Familia osoarentzako ekintzak; Erakusketak; Azokak, biltzarrak eta bestelakoak; Dantza eta antzerkia; Kirolak…