Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Airea eta Zarat

WAI-A

Airearen kutsadura


contaminacionAtmosferako Ingurumena Babesteko 38-72 Legeak kutsaduraren definizio hau jasotzen du: airean substantziaren bat (fase solido, likido edo gaseosoan) ohiz kanpoko kantitatetan agertzea, horrek ingurunearentzat kaltegarri bihurtzen baldin badu. Beste definizio batzuek ez dute kaltegarri izatearen kontzeptua erabiltzen eta aire poluitutzat bere osagaien proportzioak beren balio normaletatik at dituena jotzen du.

kutsatzaileak prozesu naturalen ondorioz (sumendiak, zingiretako hartzidura, etab.) edo gizakiak egindako prozesuen ondorioz (industriak, ibilgailuen trafikoa, berogailuak, etab.) agertzen dira airean, eta horrek kutsatzaile naturalak edo antropogenikoak bereiztea ahalbidetzen du.

kutsatzaileak ingurunean agertzeko prozesuak kutsatzaileen igorpena izena du, eta horrela askatutako kutsatzaileei lehen mailakoak deitzen zaie. kutsatzaileak atmosferara iristen direnean, prozesu desberdinak agertzen dira eta horien bidez kutsatzaileak ezabatu egiten dira edo beste kutsatzaile bihurtzen dira (bigarren mailako kutsatzaileak). Prozesu horiek kutsatzaileen arteko erreakzio kimikoak dira, eta sarri honako hauen eragina izaten dute: eguzkiaren argia, ura edo ase likidoan edo solidoan dauden beste substantzia batzuk, kutsatzaileak aire-bolumen handiagoetan sakabanatzea, kutsatzaileen deposizioak eta iturriaren eta hartzailearen arteko lurrak xurgatzea. Aipaturiko prozesu horietatik guztietatik eratorritako kutsatzaile batek gune jakin batean duen kontzentrazioari inmisio-maila deitzen zaio.

kutsatzaileen egoitza-denbora edo batez besteko bizitza atmosferako gasen ezabaketa-mekanismoen eraginkortasuna kuantifikatzeko erabiltzen da. kutsatzaile jakin batek sorturiko eraginen espazio-irismena egoitza-denboraren menpekotzat jo daiteke. Hala, egoitza-denbora txikia bada, eraginak gehienez ere lurraldeari eragingo dio; aldiz, egoitza-denbora handia bada, eragina eskala globalekoa izango da.

Azkenik, atmosferaren kutsaduraren eraginei buruz hitz egiteko garaian eragin sinergikoak kontuan hartu behar dira. Batzuetan, atmosferan kutsatzaile bat egotearen eragina larriagotu egiten da aldi berean beste kutsatzaile bat ere baldin badago. Horregatik, kutsatzaile-nahasteen eraginak ezin dira kutsatzaile bakoitza egoteak dakartzan ondorioak batuz kalkulatu besterik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoan atmosferaren kutsaduraren arazoak garrantzi handia izan du azken mendean zehar, industrien kontzentrazio espazialaren eta industrializazioaren ezaugarrien ondorioz. Bereziki txikia den inguru batean jarduera kutsatzaile asko egon dira batera, esate baterako, burdingintza, energia elektrikoko zentralak, petrolio-findegiak, zementu-fabrikak, papergintzako industria, beira-fabrikak, galdategiak edo industria kimikoa orokorrean. Hala ere, poluzio-iturriak ez dira industria-jarduerara mugatu. Inguru batzuetako populazioaren kontzentrazio handiak berogailuek edo motorezko ibilgailuen trafikoak eragindako igorpen garrantzitsuak daudela esan nahi du.

Kontuan hartu beharreko beste faktore bat historian zehar industriaguneak hiriguneekin nahastuta hazi direla da, nahiko modu desordenatuan hazi ere. Horrez gain, ez dira atmosferaren zenbait egoerek dituzten eraginak kontuan hartu, honako hauen ondorioz sortzen dituzten "mikroklimak" direla eta: kokapen geografikoa, topografia konplexua, eraikinen altuera desberdinak, kaleen norabidea, gune horiek zeharkatzen dituzten ibaiak, kostaldearen gertutasuna, urtegiak, lakuak, etab. Horregatik, garrantzitsua da ingurugiroko faktore guztien arteko menpekotasunak eta harremanak ondo ulertzea, faktore horietako baten gainean jarduten denean, gainerako faktoreen oreka ez hondatzeko edo eragina ahalik eta txikiena izan dadin. Era berean, oso garrantzitsua da lurraldea behar bezala antolatzea, etxebizitzak eta industriak elkarren ondoan egon ez daitezen, bai eta azpiegiturak ondo planeatzea ere (errepideak, trenbideak, aireportuak...)


Azken eguneratzea: 2006/11/20