2003ko URTARRILAREN 31ko 117/2003 ERREGE DEKRETUA, JARDUERA JAKIN BATZUETAN DISOLBATZAILEAK ERABILTZEAK ERAGINDAKO KONPOSATU ORGANIKO LURRUNKORREN ISURIEN MUGEI BURUZKOA
1. DEFINIZIOAK
| Instalazioa |
KOLen Errege Dekretuaren I. eranskinean zehaztutako industria-jarduera bat edo gehiago garatzen duten unitate tekniko finkoak eta, baita ere, leku horretan burutzen diren jarduerekin lotura teknikoa duten horiekin zerikusi zuzena dutenak eta isurietan eta kutsaduran eragina izan dezaketen guztiak.
|
| Instalazio txikia |
II.A eranskinaren 1, 3, 4, 5, 8, 10, 13, 16 edo 17 puntuetan zehazten diren gutxieneko atalaseen eremuan sartzen diren instalazio guztiak; aipatu eranskineko gainontzeko jardueretarako, urtean 10 tona disolbatzaile baino gutxiago kontsumitzen duten instalazioak.
|
| Erakunde aginpideduna |
Euskal Autonomia Erkidegorako: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila – Eusko Jaurlaritza. (LAIS)
|
| Isurien mugak (IM) |
Konposatu organiko lurrunkorren masa, baldintza orokorretan kalkulatuta eta parametro jakin batzuekin adierazita, kontzentrazioa, ehunekoa eta isuri-maila; balio hori ezin da gainditu denboraldi zehaztu batean edo batzuetan.
|
2. ERAGINDAKO JARDUERAK
| Inprimatzea |
JARDUERA (Kontsumo-atalasea T/urtean)
|
|
Bobinak offset bidez inprimatzea, beroarekin lehortuta (>15)
|
|
Argitalpenak errotograbatzea
|
|
Beste unitate batzuk: errotograbaketa, flexografia, serigrafia-inprimaketa birakaria, ijeztea edo bernizatzea, ehunaren, kartoiaren edo kartoi mehearen gaineko serigrafia-inprimaketa birakaria. (>25)
|
| GAINAZALAK GARBITZEA |
Gainazalak garbitzea (>1)
|
|
Gainazalen beste garbiketa batzuk (>2)
|
| Estaltzea |
Ibilgailuak estaltzea eta ibilgailuen akabera berritzea (<15)
|
|
Bobinak estaltzea (>25)
|
|
Beste estaldura-mota batzuk, metal, plastiko, zuntz, ehun, geruza eta paperezko estaldurak barne (>5)
|
|
Bobinan haria estaltzea (>5)
|
|
Egurrezko estaldura (>15)
|
|
Larruzko estaldura
|
| Lehorrean garbitzea |
Lehorrean garbitzea
|
| Egur-zuntzak inpregnatzea |
Egur-zuntzak inpregnatzea (>25)
|
| Oinetakoak fabrikatzea |
Oinetakoak fabrikatzea (>5)
|
| Egurra eta plastikoa ijeztea |
Egurra eta plastikoa ijeztea (>5)
|
| Itsasgarriekin estaltzea |
Itsasgarriekin estaltzea (>5)
|
| Estaldura-prestakinak, bernizak, tintak eta itsasgarriak fabrikatzea |
Estaldura-prestakinak, bernizak, tintak eta itsasgarriak fabrikatzea (>100)
|
Kautxu naturala edo sintetikoa bihurtzea
|
Kautxu naturala edo sintetikoa bihurtzea(>15)
|
| Landare-olioa eta animalia- -gantza erauztea eta landare-olioa fintzeko prozesuak |
Landare-olioa eta animalia-gantza erauztea eta landare-olioa fintzeko prozesuak (>10)
|
| Farmazia-produktuak fabrikatzea |
Farmazia-produktuak fabrikatzea(>50)
|
3. ERAGINDAKO INSTALAZIOAK
| Hauek eragindako instalazioak: |
|
ADMINISTRAZIOAREN ESKU-HARTZEA |
| 117/2003 Dekretuak |
117/2003 Dekretuaren II. eranskinean jarduera bakoitzerako zehaztutako disolbatzaileen kontsumo- -atalaseak gainditzen dituzten instalazioak.
|
Agintari eskudunei instalazioen berri eman behar zaie, ERREGISTRA ditzaten.Hori web orri honen bidez egin daiteke. Horretarako, disolbatzaileak kudeatzeko plana jaitsi, bete eta Eusko Jaurlaritzara bidali behar da e- -postaz eta posta arruntez, sinatuta eta zigilua jarrita.
|
IPPC Legeak eta 117/2003 Dekretuak
|
10.1 jarduera burutzen duena: "Materialen, objektuen edo produktuen gainazalak tratatzeko disolbatzaile organikoak erabiltzen dituzten instalazioak; batik bat gainazal horiek prestatzeko, estanpatzeko, estaltzeko eta koipegabetzeko, iragazgaizteko, itsasteko, lakatzeko, garbitzeko eta inpregnatzeko; instalazioak, betiere, orduko 150 Kg baino gehiagoko kontsumo-ahalmena izan behar du, edo urtean 200 tona baino gehiagokoa".
|
INGURUMEN-BAIMEN INTEGRATUA, 117/2003 Dekretuan zehaztutako isurien edo murrizte-sistemen mugak hartzen dituena.
|
4. LEHENDIK DAUDEN INSTALAZIOAK
| IPPC gabeak |
"03/02/08an funtzionatzen ari direnak eta kasu bakoitzean aplika daitezkeen sektore-legeriak ezartzen dituzten baimenak eta lizentziak dituztenak (edo eskatuta dituztenak), baldin eta, gehienez, egun horretatik hasi eta urtebeteren buruan abian jartzen badituzte".
|
| IPPC |
""02/07/03an funtzionatzen ari direnak eta baimena dutenak (edo aplikatzen den araudiak ezarritako baimenak eskatu dituztenak), baldin eta, gehienez, egun horretatik hasi eta hamabi hilabeteren buruan abian jartzen badituzte."
|
Baldintza horiek betetzen ez dituztenak INSTALAZIO BERRIAK dira.
5. FUNTSEZKO ALDAKETA
| IPPC gabeak |
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen arabera, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren iritziz (ingurumen-baimen integratua ematen du) segurtasuna, gizakien osasuna edo ingurumena kaltetu dezakeen edozein aldaketa, alderdi hauek kontuan hartuta:
-
Instalazioaren neurria eta ekoizpena.
-
Instalazioak erabiltzen dituen baliabide naturalak.
-
Instalazioaren ur- eta energia-kontsumoa.
-
Sortutako hondakinen bolumena, pisua eta tipologia.
-
Eragina jasan dezaketen eremu geografikoetako baliabide naturalen kalitatea eta onera etortzeko ahalmena.
-
Sortutako kutsadura-maila.
-
Istripu-arriskua.
-
Substantzia arriskutsuak erabiltzen hastea edo horien erabilera gehitzea.
Funtsezko aldaketatzat hartuko da KOLen isuria instalazio txikietan %25 baino gehiago eta gainontzeko instalazioetan %10 baino gehiago handitzea eragiten duten ahalmen nominalaren aldaketak.
|
| IPPC |
Zenbait jardueretan disolbatzaileak erabiltzeak eragindako konposatu organiko lurrunkorren isuriak mugatzeari buruzko urtarrilaren 31ko 117/2003 Dekretuaren arabera, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren iritziz (ingurumen-baimen integratua ematen du) segurtasuna, gizakien osasuna edo ingurumena kaltetu dezakeen edozein aldaketa,
Funtsezko aldaketatzat hartuko da KOLen isuria instalazio txikietan %25 baino gehiago eta gainontzeko instalazioetan %10 baino gehiago handitzea eragiten duten ahalmen nominalaren aldaketak.
|
6. EPEAK

Salbuespena:
Murrizte-ekipo batekin funtzionatzen duten eta isuri-muga hauek betetzen dituzten instalazioak:
| Murrizte-ekipoa |
IM (mg/Nm3) |
Epea |
|
Errausketa
|
50 mg/Nm3
|
04/2013
|
|
Beste murrizte-ekipo batzuk: adsortzioa, xurgatzea...
|
150 mg/Nm3
|
04/2013
|
7. NEURKETAK
Neurketa jarraiak edo aldian aldikoak egingo dira:
| NEURKETA MOTAK |
|
| NEURKETA JARRAIAK |
IMak betetzen dira, baldin eta: |
24 orduan funtzionamendu arruntean eta baldintza normaletan ateratako batezbestekoek isurien mugak gainditzen ez badituzte, eta
|
|
Ordu-batezbestekoek isurien 1,5eko muga gainditzen ez badute.
|
| Neurtu beharreko konposatuak: |
-
Oro har, isuritako karbono organikoaren masa, guztira.
-
R40, R45, R46, R49, R60 edo R61 arriskuko konposatuetan, isuritako konposatu organikoen masa, guztira.
|
| ALDIZKAKO NEURKETAK |
IM kasu hauetan betetzen da: |
Neurketa guztien batezbestekoak ez badu isuri-muga gainditzen.
|
|
Ordu-batezbestekoek isurien 1,5eko muga gainditzen ez badute.
|
|
Neurketa-kopurua: Neurketa-aldi bakoitzean, gutxienez hiru irakurketa egingo dira.
|
| Neurtu beharreko konposatuak: |
-
Oro har, isuritako karbono organikoaren masa, guztira.
-
R40, R45, R46, R49, R60 edo R61 arriskuko konposatuetan, isuritako konposatu organikoen masa, guztira.
|
|
IM: Isuri-muga
Neurtzeko baldintzak: : baldintza orokorrak: T= 273,15 K; P = 101,3 kPa
|
|
Murrizte-ekipoak (errausketa, xurgatzea, adsortzioa…) konektatuta dauden hodiak etengabe gainbegiratu eta kontrolatu behar dira, baldin eta hodi horien bukaerako deskargan guztira orduko 10 Kg karbono organiko isurtzen badira.
|
8. SUBSTANTZIA EDO PRESTAKIN ARRISKUTSUAK
Instalazio batzuetan erabiltzen diren substantzia eta prestakin batzuk ugalketarako kartzinogeno, mutageno edo toxikoak diren konposatu organiko lurrunkorrak dituzte.
|
R40: Eragin itzulezinak izan ditzakete.
R45: Minbizia eragin dezake.
R46: Aldaketa genetiko hereditarioak eragin ditzake.
R49: Arnastuz gero minbizia eragin dezake.
R60: Ugalkortasuna kaltetu dezake.
R61: Haurdunaldian, fetuaren kontrako efektuak eragin ditzake.
|
| Arrisku hauek dituzten substantzia edo prestakinak erabiltzen dira: |
IM (konposatu organikoen masen baturari dagokiona) |
|
R45, R46, R49, R60, R61
|
22 mg/Nm3, konposatuen baturaren masa-emaria 10 g/orduko denean
|
|
R40 arriskuko halogenatuak
|
20 mg/Nm3, konposatuen baturaren masa-emaria 100 g/orduko denean
|
Konposatu organiko lurrunkorren isuriak baldintza itxiak dituzten instalazioetatik eratorritako isuri moduan kontrolatu behar dira, teknikoki edo ekonomikoki posible den neurrian, gizakien osasuna eta ingurumena babeste aldera.
KOLak isurtzen dituzten instalazioek, 03/02/08aren ondoren arriskuren bat ezartzen bazaie (R40, R45, R46, R49, R60, R61), zehaztutako IMak ahal bezain pronto bete beharko dituzte; betiere, hori ezartzen duen xedapena indarrean jarritako egunetik kontatzen hasi eta urte beteren buruan.
R40,R45, R46, R49, R60 edo R61 arriskua duten substantziak edo prestakinak erabiltzen dituzten instalazioetan, haien ordez hain kaltegarriak ez diren substantziak edo prestakinak jarri beharko dira, ahal den neurrian. Hori dela-eta, ordezkoak erabiltzeko aukera dagoela ziurtatzen denean, aldaketa hala bezain pronto egingo da.
9. BETETZEKO AUKERAK
II. Eranskina: II. Eranskinean zehaztutako hondakin-gasen isuri-mugak eta isuri lausoen balioak edo isuri osoaren mugak betetzea, baita aipatu eranskinean zehaztutako gainontzeko xedapenak ere.
III. Eranskina: Isuriak murrizteko sistema jartzea, III. Eranskinean zehaztutakoaren arabera.
10. SALBUESPENAK
LAISaren aurrean eskuragarri duen teknikarik onena erabiltzen ari dela egiazta dezaketen instalazio-jabeak isuri-muga hauek betetzetik leka daitezke:
-
Isuri lausoen balioak (F), LAISaren aurrean egiazta badezakete instalazioak balio horiek ezin ditzakeela bete, ez teknikoki eta ez ekonomikoki; betiere, giza osasuna eta ingurumena kaltetzeko arrisku handirik ez badago.
-
Baldintza itxietan burutu ezin daitezkeen jardueretarako II. Eranskinean zehazten diren balioak, baldin eta eranskin horretan aukera hori modu esplizituan aipatzen bada. Kasu horretan, isuriak murrizteko sistema ezarri beharko da, III. eranskinean zehaztutakoaren arabera; salbu aginpidedun organoaren aurrean egiaztatzen bada aukera hori ez dela bideragarria ez teknikoki, ez ekonomikoki.
Instalazioak abian jarri eta gelditzerakoan, isuriak minimizatzeko beharrezko ardurak hartu beharko dira.
11. DISOLBATZAILEAK KUDEATZEKO PLANA
| KORRONTEA |
DEFINIZIOA, KOLen DEKRETUAREN arabera |
AZALPENA |
| I1 |
"Prozesuan lehengai moduan erabiltzen diren disolbatzaile organikoen kantitatea edo prestakinetan dagoen disolbatzaile organikoen kantitatea; prozesuak irauten duen denboraldian masa-balantzea kalkulatzen da".
|
Balantzea egiten den urtean instalazioan erabiltzeko erosten den disolbatzaile-kantitatea. Adibidez: erositako pinturetan dagoen disolbatzailea.
|
| I2 |
"Prozesuan disolbatzaile-sarrera moduan erabiltzen den berreskuratutako ea erabilitako disolbatzaile organikoen kantitatea edo prestakinetan dagoen kantitatea (birziklatutako disolbatzailea jarduerarako erabiltzen den bakoitzean kontatzen da)".
|
Adibidez: : instalazioan berriz pintatzeko erabiltzen den pintura da, balantze-masa egiten den urtean.
|
| I |
Sarrera: "Jarduera baterako isolatuta edo prestakinetan integratuta erabiltzen diren disolbatzaile organikoen kopurua, instalazioan edo instalaziotik kanpo birziklatutako disolbatzaileak barne; jarduerarako erabiltzen diren bakoitzean kontabilizatzen dira".
|
I = I1 + I2
|
| O1 |
"Hondakin-gasetako isuriak" "Hondakin-gasak tximinietako edo murrizte-ekipoetako gas-deskargak dira".
|
Tximiniatik isuritako KOLak dira. Diluitzeko edo hozteko gehitutako gasen bolumenak ez dira kontuan hartzen kalkuluak egiteko.
|
| O2 |
"Uretan galdutako disolbatzaile organikoak"
|
Isuri-guneko disolbatzaileak dira. Hau da, ura tratatu egiten bada, uren tratamendurako sistematik igaro ondorengo isuria O2 da. Uren tratamendurako sistema baldin badago, kendutako edo gordetako KOLak O5 bezala zenbatzen dira.
|
| O3 |
"Prozesuko produktu-irteeran kutsadura edo hondakin gisa geratzen diren disolbatzaile organikoen kopurua".
|
Adibidez: labean erabat lehortu ez den pieza margotua, KOLak isurtzen jarraitzen duena. KOL horiek O3 izango lirateke.
|
| O4 |
"Airera isuritako eta atzeman gabeko disolbatzaile organikoak".
|
Gelen aireztapen orokorra sartzen da, airea kanpora botatzen denean leiho, ate, haizebide eta antzeko beste irekigune batzuetatik.
|
| O5 |
"Erreakzio kimikoak edo fisikoak direla-eta galdutako disolbatzaile edo konposatu organikoak (sartzen dira, esaterako, suntsitzen direnak, errausketagatik edo gas-hondakinen edo ur-hondakinen tratamenduagatik; edo atzematen direnak, adsortzioan, baldin eta ez badira O6, O7 edo O8 moduan zenbatzen).”
|
Adibidez:
-
Errausketa: O5 erraustean erretako disolbagarriei dagokie. Disolbatzailea erre egiten da errekuntza-produktuak lortzeko, batez ere CO2 eta H2O.
-
Adsortzioa: O5 konposatu xurgatzaileetan (ikatz aktiboan, adibidez) xurgatutako disolbatzaileei dagokie.
-
Xurgatzea: O5 garbiketa-dorrean fase likidoan xurgatuta geratu diren disolbatzaileei dagokie.
-
Kondentsazioa (kriogenesia): O5 kondentsatutako disolbatzaileei dagokie.
|
| O6 |
"Jasotako hondakinetan dauden disolbatzaile organikoak"
|
Adibidez: : kudeatutako pinturen, tinten eta itsasgarrien hondakinetako disolbatzailea.
|
| O7 |
"Merkataritza-produktu moduan saltzen diren prestakinetan dauden disolbatzaile organikoak."
|
Adibidez:
-
Estaldura, berniz, tinta eta itsasgarrien fabrikatzaileak: : O7 izango litzateke saldutako produktuek duten disolbatzailea.
-
Zinta itsasgarrien fabrikatzailea: O7 izango litzateke saldutako zinta itsasgarriek duten disolbatzailea.
|
| O8 |
"Berriz erabiltzeko berreskuratutako prestakinetan dauden disolbatzaile organikoak, O7n zenbatzen ez direnak.""Berrerabiltzea: instalazio batetik helburu tekniko edo komertzialekin berreskuratutako disolbatzaile organikoak erabiltzea, erregai bezala erabiltzea barne eta hondakin moduan behin betiko ezabatu gabe."
|
Berrerabilitako disolbatzaileen batura I2 + O8 da.
Adibidez: : Pintura bat gordetzen bada balantzea egiten ari den urtea ez den beste batean erabiltzeko, 08 moduan zenbatuko da. Aldiz, pintura hori balantzearen urtean ostera erabiltzen baldin bada, I2 izango litzateke. Eta pintura hori merkataritza-produktu gisa saltzen bada, O7 moduan kontabilizatuko da.
|
| O9 |
"Beste bide batzuk medio askatutako disolbatzaile organikoak."
|
Adibidez: lurra kutsatzen duen disolbatzailea.
|
| C |
Kontsumoa: "Urte natural batean edo hamabi hilabeteko beste edozein denboralditan instalazio batean erabilitako disolbatzaile organiko kantitate osoa,berriz erabiltzeko berreskuratutako konposatu organiko lurrunkorrak salbu".
|
Erositako disolbatzaileei berriz erabiltzeko berreskuratutako 08 disolbatzaile-kantitatea kenduta kalkulatzen da.
C = I1 - O8
|
| F |
"Airera, lurrera edo uretara isurtzen den eta hondakin-gasetan ez dagoen isuri oro, eta baita ere, II. Eranskinak horren kontrako aipamenik egiten ez badu, edozein produktutan dauden disolbatzaileak ere. Sartzen dira, baita ere, atzeman gabe leihoetatik, ateetatik, haizebideetatik eta antzeko irekiguneetatik kanpora ateratako isuriak."
|
Airera (O4), lurrera edo uretara (O2) isuritako edozein KOL, baita produktuetan daudenak ere (O3). Hondakin-gasen isuriak (O1) ez dira kontabilizatzen.
F = O2 + O3 + O4 + O9
F = I1 - O1 - O5 - O6 - O7 - O8
|
| E |
Isuriak, guztira: "isuri lausoen eta hondakin-gasen isurien batura”.
|
E = O1 + F
|
|
Masa-balantze sinpleenean, prozesuan erabiltzen den disolbatzaile-kantitate guztia lurrundu eta atmosferara isuritakotzat hartzen da. Izan ere, gainazalak estaltzerakoan, aplikazioan edo lehortzean estaldurak daukan disolbatzaile guztia lurrundu eta atmosferara isurtzen dela onar daiteke; kasu horietan, isuria da aplikazio-produktuak daukan disolbatzaile-kantitatea, diluitzailea barne.
|
12. MURRIZTE-SISTEMA
Murrizte-sistemaren helburua da jabeari aukera ematea II. Eranskinean zehaztutako isuri-mugak aplikatuta lortzen diren isuri-murrizketa berberak beste baliabide batzuk erabiliz lortzea. Horretarako, jabeak edozein murrizte-sistema aplika dezake, instalaziorako espezifikoa, baldin eta bukaeran isuria maila berean murrizten bada.
Erreferentzia-isuria: ohiko sistemak erabiliko balira isuriko litzatekeen disolbatzaile-kantitatea.
Biderkatzailea: ohiko sistemetarako kalkulatutako batezbesteko disolbatzaile-mailan oinarrituta.
Erreferentzia-isuria = solidoen masa * biderkatzailea
Xede-isuria: : urteko erreferentzia-isuriaren portzentaje bat
| XEDE- ISURIA |
Instalazio txikiak |
Instalazio handiak |
|
Xed-I = Erref-I*(IMI+15) %
|
Xed-I = Erref-I *(IMI+5) %
|
|
IMI = IIA Eranskinaren taulatik hartutako isuri iheskorraren muga
Xed-I: xede-isuria; Erref-I: erreferentzia-isuria
|
Muga betetzen da disolbatzaileak kudeatzeko planaren arabera zehaztutako disolbatzaile-isuri erreala xede-isuria baino baxuagoa edo berbera baldin bada.
Aurkibidera itzuli
|