Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Airea eta Zarat

WAI-A

Tolosaldeko Airearen Kalitatearen Ekintza Plana

Azken urteotan jasotako airearen kalitate-maila hobetzeko helburuarekin, 2008ko lehen seihilekoan Tolosaldea eskualdeko Airearen Kalitatearen Ekintza Plana egiten hasi ginen. Indarrean dagoen legediaren arabera halako planak egitea nahitaezkoa da poluitzaileen muga-balioak gainditu diren guneetan (1073/2002 Errege Dekretua).  Plan horiek lortu behar dute kutsadura-maila giza osasunarentzat onargarri diren balioetara jaistea.

Lehen fasean Atmosferako Poluzioaren Diagnostikoa egin zen eta eskualdeko airearen kalitatearen kasuistika ezagutu zen. Hauek ziren Diagnostikoaren helburu nagusiak:

a) eskualdean airearen kalitateari dagokionez zer lege ez den betetzen adieraztea.

b) airearen kalitaterako ekintza-plan baten edukiak deskribatzea

c) PM-/PM10- eta NOx- emisioak baloratzea

d) inguruneko airean dauden PM10- eta NOx- kontzentrazioak eta haien aldaketak aztertzea, bai eskualde barruko lokalizazioari dagokionez, bai denboran izan duten bilakaerari dagokionez.

e) Eskualdeko PM10  isurketa-foku nagusiak identifikatzea.

Behin eskualdeko aire-kalitatearen arazoa identifikatu denean, zehazki Tolosakoa, eta ekintza-planen hurrengo fasearekin jarraituz, beharrezkoa da neurri zuzentzaile multzo bat zehaztea. Horiek ezartzea behar-beharrezkoa da egungo airearen kalitatea hobetzeko eta etorkizunean legedia bermatzeko.

Diagnostikoa
Neurri Zuzentzaileen Proposamena (728 kb)