Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera

WAI-A

Azken eguneratzea: 2008/07/03
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak Zadorra ibaia leheneratu du 11.000 landare berrirekin
Hiru urte iraun duen ekimena burutu ahal izateko, 147.165,06 euro inbertitu dira.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak Zadorra ibaiaren ertzen zati handi bat bat lehenera ekarri du. Une honetaraino Araban ezugarri hauekin garatu den ekintzarik handiena izan da eta alor honetan gaur egun Europan erabiltzen diren teknikak erabili dira egiteko horretan, hau da, ibaiertzak asentatzeko landaretza erabili da.

Orain arte, ubideak eta ibaiak kanalizatzeko sistemak harri-lubeta eta hormigoizko hormen eraikuntzara mugatzen ziren. Europako joera berriek inguru naturalarekiko egokiagoak eta bigunagoak diren aukerak bilatzen dituzte. Italia, Frantzia edo Begika bezalako herrialdeetan dagoeneko landaretza sistemek uholdeak izatekotan duten erresistentzia egiaztatu da eta erabiltzen dituzten tekniken azterketa sakona egin ostean, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak sistema berri hauek martxan ipini ditu gure ibaiak berreskuratzeko, beti ere, teknika mota hauek erabili daitezkeen zatietan. Teknika hauek, erresistentzia maila altua dute joan den ekainean gure erkidegoan jazo ziren uholdeak bezalakoetan.

Lanak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak finantzatutako lan hauek ubideen alboetako lursailen jabeen konpromiso eta parte-hartzeari esker aurrera eraman ahal izan dira.

Oro har, hedadura txiki edo ertaineko landaketak egin dira eta normalki, ubidean aldez aurretik eginiko esku-hartzeekin lotuta.

Horrela, 2004 eta 2008 bitartean 11.238 landare ingururen landaketa eraman da aurrera, guztira 58 ekintza-puntu ingururen artean banatuta. Guztira, 147.165,06 € inbertitu dira azken hiru urteotan.

Bereziki azpimarragarriak dira Audikana eta Dallo artean Zadorra ibaiaren ertzetan egin diren landaketak. Hauek 2006ko abenduan hasi ziren eta 2007ko otsailan amaitu. Kasu honetan, 2 kilometroko zati batean garatu dira landaketak, bi ertzetan, eta 7.000 landare ipini dira, hau da, guztira landatu diren landareen erdia baino gehiago. Zati horretan, hain justu, kontserbazio maila ezberdinetan aurkitzen zen ibaiertzeko landaretza aurki zitekeen eta jarraitu den irizpidea, dagoeneko bertan dagoen landaretzaren hedadura eta aniztasuna handitzea izan da, hau guztia, alboko lursailetako ekoizpen prozesuan ahalik eta gutxien eraginez.

Landaketa hau gauzatu zen une berean, Fundación Natura organizazioak sustatutako landaketa batetan aktiboki esku-hartu zen, Sailak aurrera eraman zuen landaketatik ibaian gora kokatuta, zehazki, Dallotik Zuazo Donemiliagara doan zatian.

Ekintza hauek jarraipena ematen dio Eusko Jaurlaritzak duela hiru denboraldi ibaian behera, Guevara eta Audikana artean ibaiertzetan landareak sartzeko aurrera eraman zuen proiektuari.

Horrela, azken 4 urteetan, 10 kilometroko zati bat landarez hornitzea lortu da Zadorrako urtegitik ibaian gora, azken hau oso eremu sentikorra delarik.

Ekintzak hauek behar dituzten mantentze-lanak, garbiketa-lanak eta ubideetako hondakinen erretiratzearekin batera Sailak, 2008ko urtarrilaren 1etik Ur Agentziak, egin dituen gainerako landaketetara hedagarriak dira eta hala, aldizka, belar-sastrakak garbitu, ureztapena eta birjarpenak egingo dira, bakoitzaren egoeraren arabera.

Orokorrean, garapen positibo bat nabari da alor honetan eta gero eta gehiago dira egiten ari diren landaketa-kopuruak. Azpimarragarria da, administrazio batzordeen eta udalen kolaborazioa. Hain justu, erakunde hauen jabetzakoak diren ibaiertzetako lursailetan ari dira egiten ekintzarik gehien eta eremu hauetan lortu dira arrakastazko landaketa gehienak.

Horma naturala Ozaetan

Hegalak egonkortzeko ekintza-multzo bat ere egin da teknika naturalistikoak erabiliz, orokorrean, garrantzia txikikoak. Horien artean Burrundia ibaiaren ertzean berriki egin den Krainer horma azpimarratu behar da, Ozaetatik gertu. Higadura-hidriko handiko ertz zati bat zen eta partzela-bide batengan eragina izan zezaken. Ezponda leheneratu egin da materia bizigabe bezala harri-lubeta lerro bat eta enborrez eginiko egitura bat erabiliz. Azken honetan, zume-aldaxkak ipini dira.

Estado de la ribera antes de la intervenciónFase de ejecuciónSituación final