Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Hondakinak

WAI-A

Administrazioaren eskumenak hondakinen kuedeaketan


Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio hondakinei buruzko estatu-mailako planak egitea, bai eta hondakinak Europako Batasunekoak ez diren beste herrialde batzuetara eraman edo beste herrialde batzuetatik ekartzeko baimena ematea ere.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzaren eskumenekoak dira honako hauek:

  • Hiriko hondakin solidoen kudeaketari buruzko esparru-plangintza egitea eta, halaber, ontziak eta ontzien hondakinak kudeatzeko sistema integratuak baimentzea, ikuskatzea eta zigortzea.

  • Hondakin arriskutsu eta bestekoa hondakin-motentzat Plan Gidariak egitea; Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren produkzioko eta kudeaketa publiko nahiz pribatuko jarduerek plan gidari horien gidalerroei jarraitu beharko diete.

  • Hondakin arriskutsuei eta beste hondakin-mota batzuei buruzko baimenak ematea; hondakinak kudeatzeko azpiegiturak kokatzeko, ezartzeko eta ustiatzeko bete beharreko eskakizun teknikoak zehaztea, eta hondakinak kudeatzeko sortzen diren sistemak ingurugiroaren ikuspuntutik baliozkotzea.

Foru Aldundiak hondakin solidoen (hirikoen nahiz egonkorren) kudeaketa koordinatzeaz arduratuko dira, hiru lurralde historikoetan, bilketa-aurretikoari, biltzeari, garraioari eta tratamenduari dagozkien fase guztietan; halaber, hondakinen produkzioa sorlekuan bertan prebenitzea eta ahalik eta gehien murriztea bultzatuko dute, bai eta hondakin horiek berriro erabiltzea ere. Birzikla daitezkeen hondakinen bilketa selektiboa sustatuko dute, bai eta hondakin horiek eraginkortasunez birziklatzea ere, eta zabortegiak eta narriatutako inguruak berreskuratzeko ekintzak bultzatuko dituzte.

Udalek, beren kabuz nahiz mankomunitateak osatuz, nahitaezko zerbitzu gisa eskaini beharko dute hiriko hondakinen bilketa, garraioa eta, gutxienez, ezabatzea, udal bakoitzaren ordenantzek agintzen duten moduan.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/12/18