|
3/1998 Legeak otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa babestekoak, hondakinei buruzko politikaren oinarriak ezartzen ditu. Lehentasuna ematen zaie hondakinen prebentzioari eta produkzio minimizazioari, berriz erabiltzeari eta balioztatzeari, eta azkenean, balioztatzea ezinezkoa denean hondakinak behar bezala deuseztatzea tratazen da.
Oinarri horiek aplikatuta, administrazio publikoek hodakin arriskutsu, hirietako hondakin eta gainerako hondakin-motei buruz dituzten erantzunkizunak eta jarduerak definitzen dira.
Aipatutako erantzukizun eta jarduerak betez, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak “Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan Hiri hondakinen planifikazio eta kudeaketarako gidalerroak, 2010” izena duen agiria prestatu du. Joan zen 2007ko abenduaren 26an ospatu zen Gobernu Kontseiluan onartu zen agiri hori.
Agiri honek Euskal Autonomia Erkidegoan hiri hondakinen plangintzarako eta kudeaketarako gidalerroak ezartzen ditu, irizpide homogeneitasuna eta irtenbideen osagarritasuna bermatzeko, hondakinen prebentzio, balioztatze eta ezabatze seguruari buruzko oinarriak kontuan hartuta.
|