|
Hondakinen sorreraren arazoa konpontzeko Europak egin duen apustua dagoeneko jaso zen euskal araudian, Euskal Herriko ingurumena babesteko 3/1998 Lege Orokorrean. Lege horren 77. artikuluan xedatuta dagoenez, “Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen organoari dagokio hondakin arriskutsuentzat eta beste zenbait hondakin-motarentzat plan art eztaileak egitea, eta plan horietako jarraibideak bete beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan garatzen diren ekoizpen eta kudeaketa publiko zein pribatuko jarduerek ”.
Beste alde batetik, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2001eko ekainaren 4an, 2002-2020 aldirako Garapen Jasangarrirako Ingurumen-estrategia onartu zuen. Ingurumenaren arloan lortu beharreko bost jomugetako bat, estrategia horretan ezarri zenez, “baliabide eta hondakinen kudeaketa arduratsua” da. Bestalde, 2007-2010 aldirako Ingurumeneko II. Esparru Programak, Euskal Ingurumen Estrategiaren jarduerak epe motzera zehazten dituenak, baliabide naturalen kontsumo arduratsua begiesten du, lehiakortasuna hobetzeko eraginkortasun maila ikerketaren eta berrikuntzaren bidez optimizatuz, eta hondakinen sorrera murriztea hondakin horiek kudeaketa hobetuz.
Abiaburuko tresna horiek Plan honen jarduera-eremua osatzen duten berariazko hainbat planetan bermatzen dira. Horrela:
-
-
-
-
Foru aldundiekin koordinatuta landutako EAEko Hiri-hondakinen plangintza eta kudeaketarako jarraibideetan eta horiei dagozkien hiri-hondakinen foru-planetan, EAEko hiri-hondakinen plangintza eta kudeaketa egiteko jarraibideak ezartzen dira, eta, besteak beste, etxeko hondakin arriskutsuen zenbait alderdiri heltzen zaie.
-
Aplikazio-esparru murritzagoa duten beste plan batzuk, hala nola, Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako EAEko ikastetxeetan sortzen diren Hondakin Arriskutsuen Kudeaketa Planean edo Sektore primarioak EAEn sortzen dituen Hondakinen Planean, plan gintzatresna orokorragoek hartu ahal ez dituzten ator edo jardueretako berariazko beharrei heltzen zaie.
Testuinguru horretan, Hondakin Arriskutsuen 2008-2011 aldirako EAEko Prebentzio eta Kudeaketa Planarekin, hondakin arriskutsuen arloan plangintza-tresna bat izateko beharrari erantzuten zaio. Tresna horretan, erkidegoko printzipio eta planteamendu berrienak sartzen dira, eta 2007-2010 aldirako ingurumeneko Esparru Programan adierazitako ikuspegira heltzeko EAEko ingurumen-organoak diseinatutako gainerako tresnei batzen zaie. Aldi berean, ingurumen-organoaren datozen lau urteetako jarduna dago diseinatuta bertan, aurreko Hondakin Arriskutsuak Kudeatzeko 2003-2006 aldirako EAEko Planaren indarraldia agortu ondoren.
|