Nor da herritar interesatua?
Planak eta programak ingurumenean duten eraginaren Ebaluazioan, herritar interesatua izango da:
a) Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenaren 31. artikuluan aurreikusten diren egoeraren batean dagoen edozein pertsona fisiko edo juridiko.Lege horren 31.1 artikuluaren arabera, administrazio prozeduran interesa dutela jotzen da:
1) Prozedurari hasiera eman diotenak, norbanakoen nahiz taldeen eskubide edo bidezko interesen titular gisa.
2) Prozeduran har daitezkeen erabakiek uki ditzaketen eskubideak dituztenak, nahiz eta beraiek hasiera eman ez prozedurari.
3) Ebazpenak uki ditzakeen bidezko interesak dituztenak, direla norbanakoenak edo taldeenak, baldin eta behin betiko ebazpena eman baino lehen aurkezten badira prozeduran.
b) Irabazi-asmorik ez duen edozein pertsona juridiko, baldin eta ondorengo baldintzak betetzen baditu:
1.º Bere estatutuetan jasota dauden xedeak, besteak beste, honakoak badira: ingurumena oro har, edo bereziki ingurumeneko elementuren bat babestea, eta delako plana edo programak xede hori arriskuan jartzen badu.
2.º Gutxienez, bi urtean legez eratuta baldin badago, eta bere estatutuetan jasotako xedeak lortzeko beharrezko ekintzak aktiboki gauzatzen badihardu.
Nola egiaztatu herritar interesatua dela?
Herritar interesatua dela uste dutenek ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte egindako alegazioekin batera:
Nola aurkeztu behar ditu alegazioak herritar interesatuak?
Alegazioak eta egiaztagiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar dira (Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) herritar interesatuari kontsultak egiteko izapidea zabaldu delako iragarkia prentsan argitaratzen den egunetik hasi eta 30 eguneko epean.
|